Albisteak

 

Foruko Udalak beste urte batez antolatu dauz umeentzako Udalekuak, aurton musikan oinarrituko direlarik. Uztailak 1etik 24ra foruko neska-mutilek topera gozatzeko aukera izango dabe antolatutako dantza-tailerretan, arte plastikoen tailerretan edota erlaxazio teknikak ikasiz, besteak beste.

Datorren maiatzak 31rarte dago Foruko Udalak antolatutako udalekuetara apuntatzeko epea zabalik. 
Udalekuak 2013 uztailaren 1etik 24ra izango dira eta 4 eta 12 urte bitarteko umeei daude zuzenduta.

Neska-mutilek udako oporraldien aisialdia antolatutako tailerretan eman disfrutatzeko aukera izango dabe, aurton musika oinarritzat hartuta. Tailer hauetan umeak dantza mundura hurbilduko dira, arte plastikoak, arte eszenikoak, erlaxazio teknikak edota hizkuntzak jorratuko dabez. 

Udalekuak 9:30etaik 13:30etara burutuko dira eta prezioa 40€koa izango da Forun erroldatutako umeentzako eta 60€ ez erroldatuentzako.

Interesatuek herriko J.M Torrealday Kultur Etxea eman ahal dabe izena.

Ekainak 8an, 11:00etan gurasoei zuzendutako batzar informatiboa aurreikusita dago herriko Kultur Etxean.