Albisteak

Baseliza barriztuta barrutik 

Foruko Udalak, herriko ondarea kontserbatu eta balorean jartzearen alde eginez, Baldatika auzoko San Bernardo baseliza berreskuratzeko asmo handiko proiektua amaitu dau. Tenplu hau gune sozio-kulturala lez erabili ahal izatea da helburua, bere erlijioso-izaera galdu barik. Laster barriztutako eraikinaren erabilpen ezberdinak zehaztuko dira beharrizanen arabera. 

Lehengo baseliza berreskuratu, balioan jartzeko, eta herritarrei bere historiaren eta kulturaren atal hau bueltatzeko lanak faseka burutu dira, 2010eko azaroan martxan jarri zanetik. Hobekuntzen barne estrukturaren sendotze lanak, eraikinaren kanpoko birmoldaketa, instalazio elektrikoa, berokuntza eta sistema informatikoak jarri dira eta gunearen ekipamendua, besteak beste. Baselizaren birgaikuntza lanetan bio-eraikuntzaren irizpideak jarraitu dira, material naturalak eta berriztagarriak erabili dira.

Udalak auzoetan jartzen duen harrera eta hauekiko mantentzen duen konpromisoari jarraituz, bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskeinizm eta hasierako proiektuak azaltzen duen bezala, erabilpen anitzetarako gunea izango da. Tenpluaren barneko antolamenduari dagokionez, hiru ataletan banantzen da: bi altuerako gune zabala erabilpen anitzeko aretoa bezala, bertan liburutegia, hitzaldietarako aretoa, erakusketa gela edo kontzertuetarako gunea daudela, komunak eta biltegia beheko solairuan eta irakurketa gunea tarteko solairuan.Gehiegizko edukiera 54 pertsonakoa izango da.  Edifiziorako sarrera kristalezko estalpetik egingo da, eguraldi txarratik babesteko gune bat izateko.

Gainera, tenpluak erabilpen erlijiosoa be izango dau nohizean behin, antzinako erretaularen berreskurapen eta zaharberritzearen ostean.

Tokiko Ekintza Plana 2012aren bitartez ezartzen diren oinezko-ibilbideen erreferentzia-puntua bezala be egokitu da baita be.

Baldatitako baseliza gune sozio-kulturala bezala berreskuratzeko lanak amaitzeko, Foruko Udalak Eusko Jaurlaritzako "Erein Programaren" 72.000€ko  dirulaguntza jazo dau eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailako 68.000€.