Albisteak

 

Pasa dan domekan, azaroak 4, Foruk bere 11. Nekazal Azoka ospatu eban, San Martin jaiei hasiera emanez.  Beste urte batez, eguraldi txarrak azoka lausotu eban. Forugaz mantentzen dabeen konpromisoari esker, ekoizle eta artisauen esfortzuagaz azokak aurrera egin eban.

Foruko Udalak bertaratu ziren guztiei, ekoizle eta artisau, herriko Nekazal Azokan parte hartzea eskertzen deutse. Batez be eguraldi txarra izan zela kontutan hartuta. Horrela, guztiek egindako esfortzua goraipatzen dau eta baita  umeen gozamenerako azokara baserriko animaliak eraman ebazanen lana baloratu be.

Beste urte batez, eguraldi txarrak Nekazal Azokan agertu zen. Hori dela eta Foruko Udala, ekoizle eta artisauen eskaerari erantzunez, azoka egunaz aldatzeko posibilitatea lantzen dabil.

Halan da be, bertaratutakoek baserriko produktuak ikusi eta erosteko aukera izan ebeen (ortuariak, barazkiak...) edota ahuntz eta ardi gazta, ogia, txokolatea...eta baita artisautza lanak: keramika, beira..., besteak beste.

Foruk lehen sektorea indartzeko konpromisoa mantentzen dau, baserriari jarraipena emateko ezinbestekoa. Gainera artisautza ekimenak eta geure kultura eta ondarea sustatzearen alde egiten dau.