Albisteak

 

Foruko San Inazio jaiak datorren uztailaren 30ean hasiko dira. Tradizioa protagonista izango da barriro be "Erregelak" ohiko aurreskuaren 33.urteurrenagaz. Jai egitarauak gustu eta adin guztietarako ekintzak gordetzen dauz. Bertan, ez dira faltako rocka, herri kirolak edota kuadrillen arteko paella lehiaketa.

San Inazio jaietako hasierako eguna, uztailak 30a, bezperada egune izango da. 20:00h. txupinazioa botako da. Ostean, makailoa dastatzeko aukera egongo da eta guztia trikitilariez girotua Zelaian. Gabaz, 23:00etan, Bide Batez taldearen musikagaz gozatzeko aukero egongo da. Ostean, txosnetako musikak giroa alaituko dau.

Egun nagusian, San Inazio Egunean, uztailak 31, Foruko Txistularien dianagaz hasiko da jaia. Meza Nagusia 12:30etan ospatuko da eta ostean, Erregelen XXXIII. urteurrena ospatuko da. Foruko Urdaibai Dantza Taldeak berreskuratutako tradizioa da hau.  Arratsaldean, (19:00h) herriko Urdaibai dantza taldeak eta Basurtoko Beti Jai Alai taldeak dantza erakuskaldia eskeiniko dabe.

Barikua, abuztuak 1, umeei dedikatuta egongo da. 11:00etan umeen txupine botako da eta ostean umeen jolasak izango dira, besteak beste, molto motorren txapelketa edota margo lehiaketa egongo dira.  13:00etan bitsaz gozatzeko aukera izango dabe umeek.  Arratsaldean, 17:00etatik aurrera umeentzako ekintzak jarraituko dira Xaiborren espektakuluagaz Udaletxe alboko parkinean. Gabaz, 23:00etatik aurrera, rock gaua hasiko da Backbone, Governors eta Ai Ene taldekoen kontzertuekaz.

Zapatuan, abuztuak 2, jai eguna 11:30etan hasiko da IX. kuadrillen arteko paella txapelketagaz. Partehartzaileek Urdaibai Tabernan eman beharko dabe izena. 12:00etan giro ona ez da faltako herri kirolen desafioagaz, bost pertsonetako herriko taldeen eskutik. Ondoren, 14:30etan, paella aurkezpena egingo da eta sari banaketa. Gabaz, rock musika izango da nagusi barriro MacOnak, Bide Batez eta Arkada Social taldeen eskutik.

Domekan, abuztuak 3, nagusien eguna izango da. 11:00etan Foruko dultzaineruek diana joko dabe. Ondoren, 12:30etan Meza Santua eta Foruko Koroak eskeinitako kontzertua.  Mezaren ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek erakustaldia eskeiniko dabe. 15:00etan nagusiei eskeinitako bazkaria ospatuko da "Landaberde" jatetxean, bertara joateko txu-txu trena hartuko dabe San Martin Eleizaren aurrean.

20:00etan eleizari buelta emango da jaiei amaiera emoteko.