Albisteak

 

Foruko Udalak “Aurrera Organikoarekin!” kanpaina abiarazi du bi helbururekin: batetik, bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia jartzea; eta, bestetik, etxean konpostatzeko sistema bat abiaraztea, lorategia edo lurra duten etxebizitzeentzat.

• Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta dago.
• Ekimen berri hauek jakinazteko, herritarrei zuzenduriko informazio kanpaina bat abiaraziko da.
• Edukiontzi berria marroia izango da, eta landare jatorriko hondakin organikoak etxeko gainerako hondakinetatik bereizi ahal izango dira.
• Lorategia edo lurra duten etxebizitzek beren konposta lortu ahal izango dute, etxeko konpostajea egiteko sistema berriarekin.

Bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia eta autokonposta egiteko sistema jarriko direnez, Foruko Udalak, herritarrei zuzenduriko informazio- eta sentsibilizazio-plan bat abiarazi du.

Edukiontzi berriaren ezarpenaz eta ezaugarriez informatzeko ekimen ugari aurreikusten ditu planak. Besteak beste, informazioa argitaratuko da udalaren webgunean, kontsultei telefonoz (94 625 51 80) eta posta elektronikoz (organikoaforua@gmail.com) erantzuteko zerbitzua jarriko da, informazio- eta dibulgazio-materiala zabalduko da, informazio-saioak egingo dira eta jarduera zehatzak antolatuko dira herriko supermerkatu eta tabernarentzat, etxeetan baino hondakin gehiago sortzen baitute.

Borondatezkoa da kanpainan parte hartzea. Ekimenean parte hartu nahi duten familiek Udalak horretarako prestatutako bideak erabili ahal izango dute, eta, gainera, behar den material guztia doan jasoko dute.

Bosgarren edukiontzia (marroia)
Helburu nagusia hondakin organikoak eta gainerako hondakinak bereiztea da. Bosgarren edukiontzian edo edukiontzi marroian, ondorengo hondakin hauek sar ditzakegu: lekaleen, fruten, barazkien eta pasten hondarrak, baita landareen hondarrak eta fruten hezurrak ere. Orobat papera eta paperezko ahozapi zikinak sar ditzakegu. Hala ere, edukiontzi horretan ezingo ditugu sartu haragi-, arrain- eta gazta- hondarrak, arrautza-oskolak, animalientzako janaria, lurra, pixoihalak eta zigarro-puntak.

Etxeko konpostajea
Esperientzia hau lorategia edo lurra duten etxebizitzetan sustatuko da. Edukiontzi marroiak ez bezala, etxe-konpostak edozein hondakin organiko onartzen du: bai landare eta baita animalietatik eratorriak ere. Sistemari esker, hondakin organikoak etxean tratatu daitezke, eta lorategietan nahiz ortuetan erabiltzeko konposta lortu

DATA                    ORDUA                    TOKIA                   EKINTZA MOTA
Apirilak 14           19:00 – 20:00             Udaletxea            Informazio puntua eta material banaketa
                                                                                   (5.EDUKIONTZIA ETA ETXEKO KONPOSTAJEA)
Apirilak 16           19:00 – 20:00             Udaletxea            Informazio puntua eta material banaketa
                                                                                  (5.EDUKIONTZIA ETA ETXEKO KONPOSTAJEA)
Apirilak 20           10:00 – 12:00             Udaletxea            Material banaketa 
                                                                                  (5.EDUKIONTZIA)

Informazio gehiagorako:: organikoaforua@gmail.com 94 625 51 80