Albisteak

 

Datorren eguenean, uztailak 10, Foruko Baldatikako Kultur Aretoak "La Bestia que bebe de las huellas" liburuaren aurkezpena hartuko dau. Egileek,  Fernando Palazuelos-ek eta Rober Garay-k, euskal mitologia 21. mendera ekartzen dauen seudothriller hau aurkeztuko dabe. 

"La Bestia que bebe de las huellas" lan literario honen egileek forutarren aurrean aurkeztuko dabe. Hitzordua datorren eguenean izango da, uztailak 10, 19:30etan Baldatikako Kultur Aretoan.

Bertaratutakoek seudothriller honen xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dabez. Liburuan, Basarenko Intxaurraga baserriaren inguruko mitoak eta legendak kontatzen dauz.   Lan honek irakurleak euskal mitologiaren aberastasunera hurbiltzen dau eta honen berezitasunak 21. mendera ekartzen dauz.