Albisteak

 

Foruko Udalak, memoria historikoaren berreskurapenaren alde eginez eta euren ideiak defendatzeagatik gerraren basakeria pairatu ebenei esker ona erakutsiz, Jose Ortuzar Atxirikari egingo deutso omenaldia. Bera diktadura frankistaren aurretik herriko alkatea izan zan. Honen jaiotzaren 120.urteurrena dala eta, datorren martxoaren 25ean, omenaldi-ekitaldia burutuko da, herriko garapenean berak izan eban papera goraipatzeko. 

Foruako herriak Jose Ortuzar Atxirikari eskeiniko deutso omenaldia, diktadura frankistaren aurretik herriko alkatea izan zenari, hain zuzen be.  Datorren domekan, martxoaren 25ª, Foruko Udalaren udalbatza-aretoan ekitaldi xumea burutuko da, bere lana eta herriaren aldeko sakrifizioa omentzeko.

"Gerrak gogor jo eban Forun, baita errepresioa eta gerraosteak be. Herriak lan asko egin ondoren aurrera egin eban. Omenaldi honen bitartez, Jose Ortuzarrek eta bere familiak egin ebeen sakrifizioa eskertu gura deutseegu, beste hainbeste forutarrakaz batera, euren ideiak defendatzeagatik hil edota guztia galdu ebeelako. Aurrera jarraitzeko izan ebeen adorea eskertu eta euren oroitzapena bizirik mantentzeko modu bat da hau. Memori historikaren berreskurapena da geure lana, gazteek eta herriko etorkizuneko belaunaldiek sasoi gogor hareetan gertatutakoa ezagutzeko eta kontzientziatzeko”, nabarmendu dau Mikel Magunazelaiak, Foruko Udalaren zinegotziak.

Jose Ortuzar Atxirikari egingo dan omenaldia datorren domekan, martxoaren 25ean izango da, Foruko Udalbatza-aretoan, 12:00etan. Diktadura frankistaren aurretik herriko alkatea izan zan Jose Ortuzar Atxirika forutarraren omenezko oroitzapenezko plaka bat inauguratuko da ekitaldan.   
Jose Ortuzar Atxirika, 1898. urteko martxoaren 20an jaio zan Foruko Urkieta baserrian. Antonio Ortuzar eta Lorenzo Atxirikaren semea, Oñatiko Arantzazuko Santutegi frantziskotarren fraile ikasketak egin ebezan. Jose Ortuzar Felicia Zubiagarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan ebezan: Antonio, Aurea, Klara y Jon.
Euzko Alderdi Jeltzalearen kidea izan zan Bigarren Errepublika garaian. 1933ko apirialren 23ko udal hauteskudeentan, Foruko herriak alkate izendatu eban. Foruko Alkate lez Gasteizen izan zan Euskal Estatutaren aldeko babesa emoten. Baina Gerra Zibila zala ta erbestera joatera behartuta, hemen utzi eban bere familia. Se exilio a Mont de Marsan-era erbesteratu zan. Familiari eskutitzez berak azaldu eban bezala, hegaztiko granja baten kontabilitate lanetan aritu zan. 1040. urteko ekainaren 21ean erbestean zendu zan.