Albisteak

 

Foruko Udalak Arrotzene-Santixeneko auzo-bide bat konpontzeko lanak burutzen dauz. 2015eko urtarrilean eta zezeilan izandako etengabeko euriteen ondorioz kaltetutako bidezorua eta arekak konpontzea da helburua. Lanetan areka diagonalak egingo dira baita pista bardindu eta materialaz bete eta trinkotu be.

Kaltetutako bideak Arrotzene-Santixene auzoko zenbait baserri batzen dauz. 2015eko urtarrilean eta zezeilan izandako euriteek oso eragin handia izan dabe bidean. Bideak 3 metroko zabalera eta 625 metroko luzera du, trinkotutako zagorrezko bidezoruagaz. Bidea aldapatsua da eta alde bietan arekak ditu. Jasandako euriteek bidezoruaren materiala galtzea eragin dabe eta askotan eurite handietan erreka txikiak sortzen ziren.

Foruko Udalak herritarrei sarbide seguruagoak eskeintzeko arduratuta, euriteen kalteak konpontzeko lanak martxan jarri dauz.  Horrela, arekak konpondu eta aldapa handiko guneetan areka diagonalak egingo dira. Bidea berreraikiko da materialaz bete eta trinkotuz eta pista bardinduko da. Lanak burutzeko epea hilabete batekoa da.

Lanak burutzeko aurrekontua 16.008,66€koa da eta horretarako Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailagaz ustegabekoen diru-laguntza kudeatu dau. Diru-laguntza %90koa da.