Albisteak

 

Foruko Udalak J.M Torrealdai Kultur Etxearen instalazioak barriztuteko lanak burutzen dauz, zerbitzu eta sarbide hobeagoak eta itxura barriztua eskeintzeko. Hobekuntzen artean, eraikinak komun barriak (bainugelak) eta altzari barriak izango dauz. 

Foruko J.M Torrealdai Kultur Etxeak herritarrak erabiltzeko eta gozatzeko instalazino barriak izango dauz laster. Foruko Udalak herriko bizitza sozio-kulturala hartzen duen kultur gune hau birmoldatzeko lanak hasi dauz.

"Herriko ekintza kulturalak sustatzea da udalaren helburua. Herriko bizitza sozio-kulturalari ematen deutsagun garrantzia sendotzeko, Kultur Etxearen instalazioak barriztu nahi izan doguz, denboraren poderioz hondatutak egon direlako. Kultur ekintzak garatzen diren gunea, leku atsegina izatea edota zerbitzu hobeagoak izatea garrantzitsua da. Etorkizuneko kultur ekimenak eta jarduerak hartzeko egokituta egongo den kultur etxea. ", adierazten dau Foruko Alkatesak,  Janire Urkietak.

Eraikinaren sarbide hobeagoak bermatzeko, sarrerako atea aldatuko da. Gainera, eraikinaren arotzia barriztuko da eta etxaurrea eta barnealdea margotuko da. Herritarrei zerbitzu hobegoak eskeintzeko helburuagaz, pilates edota dantza bezalako ikastaro eta aktibitateak burutzen dabezenentzako bereziki, komunak/bainugelak barriztuko dira. Birmoldaketan eraikinean bainugela osoak ezarriko dira, dutxa eta guzti.

Proiektuaren inbertsioa 30.000€koa da eta horretarako Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza kudeatu dau horretarako. Horrela, udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko Foru Dekretuaren bitartez %92,88ko dirulaguntza eskeiniko dau BFAk lanak burutzeko.