Albisteak

 

Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planaren barruan, Foruko Udalak San Kristobal auzoko kale-argiak hobetzeko lanak burutuko dauz.  Argiteria hobetzea, aurrezpen energetikoa irabazi edota herritarren segurtasuna bermatzea da konpromisoa.

Herrian eraginkortasun energetikoa lortzeko asmoz, igortzen den CO2-a eta argi-kutsadura murriztuz , eta herritarrei zerbitzuak eta segurtasuna bermatzeko konpromisoagaz, Foruko Udalak herriko auzo eta landa inguruen kale-argien barritze planari jarraipena emongo deutso. Hurrengo aktuazioa San Kristobal auzoko argiteria guztiz barritzea izango da.

" Guretzako oso proiektu garrantzitsua da, hondatutako instalazioak barriztu egingo doguzelako eta seguruak ez diren gune ilunak argiztatuko doguzelako. Auzoetako bizi-kalitateak erdigunearena bezalako garrantzia du geure Gobernu taldearentzat. Eraginkortasun energetikoa irabaziko dugu, baita segurtasuna eta geure herritarren ongizatea be", adierazten du Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

San Kristobal auzoko argiteriaren barritze lanak maiatzaren 13ko kontratazio mahaian adjudikatu ziren eta laster hasiko dira. Bi hilabeteko iraupena izango dabe lanek. Istalazio guztia barriztuko da, farola zaharrak aldatuko dira eta aurrezpen energetikoko beste batzuk jarriko dira, argitasuna hobetzeko. Gainera, orain kale-argiak ez dituzten guneak argiztatuko dira segurtasun gehiago emoteko. Guztira, 48 farola jarriko dira. Aurreikusitako inbertsioa 91.501€koa da eta horretarako Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Tokiko Agenda 21eko programaren barruko diru-laguntza kudeatu dau.

Proiektu honek Atxondoa auzoko kaleko argien egokitzapenaren proiektuari jarraipena emoten deutso,  herriko auzo eta landa guneetan argiteria hobetzeko proiektu orokorraren barneko lehen aktuazioa izan da 2014an burututakoa eta 2015ean luzatuko da. Urberuaga auzoan be kale-argiak barriztea aurreikusita dago, horrela inguruaren barritze proiektua osotuko da.