Albisteak

 

Herriko memoria historikoa bizirik mantentzeko asmoz, datozen egunetan Foruko Udalak Gerra Zibilaren momento latzak bizi izandakoei omenaldia egingo deutse baita sasoi hartan bizi izandakoa zabaldu eta gogoratu be. Argazki erakusketa bat, hitzaldi bat eta Foruko fusilatuen omenaldia dira burutuko diren ekintzak.

"Geure herrian bizi izandakoa gogoratu gura dogu, belaunaldi barriek geure historia ezagutu behar dabelako memoria kolektiboa bizirik mantentzeko. Garai hartako momento gogorrak bizi izandako herritarren memoria berreskuratzea bizi izandakoa ez ahaztuteko, aldarrikatzeko eta omenaldia egiteko modu bat da. Geure herriko idealak defendatu ebeenak balioan jartzea ezinbestekoa da, gerra garaian pairatutako gogorkeriaz ohartzea eta momento gogor hauetatik ikastea hauek ez errepikatzeko”,   nabarmentzen dau Mikel Magunazelaiak, Foruko Zinegotziak.
Gerra Zibilaren 80. Urteurrenaren barruan, Foruko Udalak Mauro Saravia argazkilari txiletarraren “Azken batailoia” izeneko erakusketa hartuko dau Foruko Udalak. Erakusketa uztailaren 22rarte zabalik egongo da, 10:00etatik 14:00etara. Argazki erakusketa da, gerraren izugarrikeriak pairatu ebeen gudarien argazkiak batuz.
Datorren egueztenean, uztailaren 19an, “Euzkadiko Gudarostea eta Molaren Erasoaldia” izeneko hitzaldia eskeiniko da. Hitzordua 19:00etan izango da Udaletxean. Hitzaldia Aitor Miñambres adituek eskeiniko dau, Burdin Hesiaren Oroimen Museoko Zuzendariak. Bertan, Jose Moreno be izango da, San Andres Batailoiko gudaria. Bertaratutako forutarrek testigantzak egiteko aukera be izango dabe.
Oroitzapenezko ekintzak bukatzeko, zapatuan, uztailaren 22an, Foruko herriak Gerra Zibilan fusilatutako forutarrak omenduko dauz: Juan José Basterretxea, Santiago Pinaga eta Serapio Urrutxua. Omenaldia 11:30etan izango da, Udaletxe aurrean, oraintxu ezarri den monolitoraren ondoan.