Albisteak

 

Beste urte batez, Foruko Udalaren Kultura Sailak 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako udalekuak antolatu dauz. Herriko umeen arteko harremanak sendotzea, euren kreatibitatea sustatzea eta jokoen bidez dibertsioa eta ikasketak eskeintzea da helburua. Ekintzak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean eskeiniko dira, bi kanpamentuetan banatuta.

Udalekuak 2014 bi txandatan burutuko dira. Lehena, ekainaren 30etik uztailak 4ra, Asiari dedikatutako astea izango da, "Asia:Gertuko Ekialdea" ekimena, hain zuzen be. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea antoltatutako programa da hau, Foruko Udalaren laguntzagaz  Asiako herrien kultura, ohiturak eta dibertsitatea herriko umeei hurbiltzea da asmoa.

Helburuak Foruko haurrek Asiako herri eta kulturen jolasak ezagutu, izaera aktiboa eta metodologia parte-hartzailea erabiltzen duten ekintzak burutu, edota errespetuan, elkarbizitzan eta kulturen arteko harremanetan oinarriturik dagoen ibilbide jostagarria batean murgildu, besteak beste.

Foruko neska-mutilek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dabe, jokoaren bitartez Asiako herrien aberastasun kulturala ezagutuz. Beste aktibitateen artean, itzalen antzerkiko tailerragaz gozatuko dabe, baita kometak sortzeko tailerragaz be, tatuajeak jenagaz, edota Bollywoodeko erritmora dantzatuko dabe.

Uztailak 7tik24ra "Ehunzango Jolasak"ren eskutik, herriko ingurune zabal ezberdinetan (plaza, frontoia edota Kultur Etxea, besteak beste) garatuko den kaleko kanpamentuan primeran pasatuko dabe umeek. Ikasketa teknika ezberdinak lantzea da helburua: irudimena, psikomotrizitatea edota sormena. Horrela, gazteek aire zabaleko ingurumen elementuak babestu eta euren arteko elkar-harremanak sendotzea lortu nahi da.  Herriko umeek beraien antzezlan propioak antzeztuko dabez, kirol ezberdinak egin, edota beraien mozorro propioa egin, gozamenerako beste hainbat ekintzen artean.
      
Udalekuak 9_30etatik 13:30etara eskeiniko dira eta izen-emoteko prezioa 50€koa da Forun erroldatutako umeentzako eta 70€koa ez erroldatuentzako.

Maiatzak 23rarte egongo da zabalik Foruko Udalaren Udalekuetan izena emoteko epea. Interesatuek J.M. Torrealday Kultur Etxean eta Udaletxean eman ahal dabe izena.

Gainera, udalekuen garapenerako Foruko Udalaren Kultura Sailak aisialdirako monitoreak kontratatzeko aukeraketa prozesua martxan jarri dau.

Kontratazio prozesuan Foruan bizitzea eta umeekin esperientzia izatea baloratuko da. Eskariak aurkezteko epea zarratu da dagoeneko.