Albisteak

 

Foruko Udalak bi irteera sozio-kulturalak antolatu dauz Aste Santuan disfrutatzeko, herritar guztiei zuzendutakoak.  Umeek zein  nagusiek gozatu eta partekatu ahal dabez ekintza hauek, hoien artean Bilboko Azkuna Zentroan zine emonaldi bat edota itsas txango bat Bermeotik.  

Lehen irteera martitzen honetan da, martxoaren 22a. Bertan, forutarrek Azkuna Zentroko piszinetara joango dira eta zine emonaldi batez gozatuko dabe.

Barikurako, apirilaren 1a, Bermeora egingo den irteera dibertigarria antolatu da. Bertan, Arrantzaleen Museoa bisitatuko dabe, euskal arrantzaleen bizitza eta lana hurbiletik ezagutzeko, euren ohiturak, ontziak edota arrantza teknikak, besteak beste. Gainera, parte hartuko daben forutarrek itsas txango bat egiteko aukera izango dabe Hegaluze barkuan.  Irteera 15:00h.tan izango da Foruko tren geltokitik. Irteerak %50eko udal diru-laguntza dauko eta prezioa 6€koa izango da umeentzako (14 urtera arte) eta 10€koa izango da nagusientzako.

Izena emoteko J.M Torrealdai Kultur Etxean egin ahal dira ( 94 625 15 74) .