Albisteak

 

Foruko Udalak ingurumena eta aurrezte energetikoaren alde egiten dau, bere kudeaketa irizpideetan. Honen barne, herriko auzo eta landa guneetan argiteria barrizteko proiektua dago. Atxondoa auzoko kaleko argien egokitzapena burutu den hobekuntza eta barriztatze energetikoaren lehen aktuazioa izan da.

"Forutar guztiok herriko erdigunea partekatzen dugu, bertan herriko aktibitate sozio-kulturala batzen delako. Baina auzoetako bizi-kalitateak erdigunearena bezalako garrantzia du geure Gobernu taldearentzat. Eraginkortasun energetikoa irabaziko dugu, baita segurtasuna eta geure herritarren ongizatea be", adierazten du Foruko Alkatesak,  Jane Eyre Urkietak.

Atmosferara igortzen den CO2-a gutxituz eta argi kutsadura murriztuz, herrian eraginkortasun energetikoa irabazteko helburuagaz, baita auzo eta herriko landa guneetan be, Foruko Udalak orain  gutxi amaitu dau Atxondoa auzoan argiteria hobetzeko proiektua.  Aktuazio honen bitartez, 39 argi-puntuak ezarri dira. Horrela, energia elektrikoaren kontsumoa gutxitu egiten da, Argiteriaren Instalazioetako Eraginkortasun Energetikoaren Arautegiaren arabera. Gainera, herrirako onuragarria da kontsumoa aurrezten dalako. Lan hauetarako inbertsioa 83.497,27€koa izan da, horretarako Udalak diru-laguntzak kudeatu dauz Bizkaiko Foru Aldundiagaz (Tokiko agenda 21) eta Eusko Jaurlaritzagaz (EEE). 

Atxondoa auzoko kale argiak hobetzea herriko auzo eta landa guneetan argiteria hobetzeko proiektu orokorraren barneko lehen aktuazioa izan da 2014an burututakoa eta gainontzeko auzoetan 2015ean luzatuko da.