Albisteak

 

Foruko Udalaren Kultura Sailak entretenimendu eta kulturaz beteriko egitaraua prestatu dau gabonetarako, herriko neska-mutileei zuzenduta batez be. Ez dira faltako txotxongiloak, magia, PINera irteera, gabonetako kantak abesten irtetzeko tradizioa edo Olentzeroren etorrera.

"Herriko familiek eta umetxoek ganonetako jai politak eta ilusioz zein dibertsioz beterikoak izateari laguntzea geure lana dela uste dogu.  Horretarako, geure kultura sustatu eta zabaltzeko dogun planteamenduari jarraituz, geure ohiturak zaintzen doguz. Gainera, gaztetxoek herriko aktibitate kulturaletan inplikatu eta parte hartzea nahi dogu. Horretarako Gabonetakoa sasoi ederra da.", nabarmentzen dau Jane Eyre Urkietak, Foruko Alkatesak.
Foruko neska-mutilek Udalak herritarren artean banandu dauen Gabonetako zoriontasunean parte hartu dabe, Gabonetako postalen lehiaketaren bitartez. Guztira 13 marrazki aurkeztu dira eta irabazlea  Alatz Badiola izan da.
Herriko txikiak entretenitzeko asmoz, Foruko Udalaren Kultura Sailak txotxongiloen ikuskizuna prestatu dau, zapaturako, abenduaren 19a. Baldatikako Zentru Sozio-Kulturalean eskeiniko dau "El Tenderete" taldeak "Basoko Ipuin Ttipiak?" espektakulua.
Talde honek 20 urtez dago taulagainean harietatik tiraka. Bere errepertorioan 12 titulutik gora gordetzen dauz konpainia honek, ia erdiak oraindik karteleran, txotxongiloen antzerkien klasikoetan bilakatuz. 
Hitzordua 11:30etan izango da Foruko Baldatikako Zentru Sozio-Kulturalean.
Tradizioari jarraituz, abenduaren 23an, ongi etorria emateko ume zein nagusiek herriko kale eta auzoetatik gabon kantak abestuko dabez. Irteera 16:30etan izango da Udaletxetik.
Olentzeroren etorrera abenduaren 24an izango da, 17:30etan, Udaletxe ondoan.
Gainera, herriko neska-mutilek topera gozatzeko aukera izango dabe PINera egingo den bisitagaz, abenduaren 28an. Irteera 10:00etan izango da autobusean Kultur Etxetik. Sarreraren prezioa 6,5€koa izango da ( 3 urtera arte doan).
Abenduaren 30ean, egueztena, magia eta jolasarako momentua izango da, "Pantxika eta Txinparta" espektakuluagaz, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik. Kultur Etxean izango da 17:30etan.