Albisteak

 
Foruko Udalak herriko tradizioak bizirik mantentzen dauz eta beste urte batez Inauteriak eta Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dauz. Herriko ohiturak mantentzeko asmoz, herritar gutziak, neska-mutil, gazte, guraso, aittitte-amuma, guztiak sasoi honetako ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen dauz. Horrela herritarren arteko harremanak sendotu eta herriko kultura kontserbatuz. 
Domekan honetan, otsailaren 11a, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko da Forun. Herritar guztiak, batez be herriko neska-mutilak, tradizio handiko jardunaldi honetan parte hartzera dagoz gonbidatuta. Txorizoak burduntzian egingo dira Baldatikako Txokoan 18:30etan. Horretarako, oinez igoteko 17:30etan izango da irteera udaletxe aurretik. Bakoitzak bere ogia eta txorizoa eraman behar dau. Bukatzeko Txokolatea egongo da denontzako.
"Forun geure ohiturak mantentzen doguz eta geure txiki zein gazteek hauek ezagutzeko ahaleginak egiten doguz. Geure herriko gaztetxuek tradizioak bizi, maitatu eta “dastatze”ko. Horregatik, Txitxiburduntzi eguna edota Inauterietan parte-hartzea garrantzitsua da, tradizioa eta gozamena batuz”, nabarmendu dau Jane Eyre Urkietak,  Foruko Alkatesak.
Inauteriak Forun ospatuko dira astelehenean, otsailaren 12an. Egun horretan, Foruko neska-mutilek puzgarriak eta txokolatea izango dabe Kultur Etxean, 17:00etatik aurrera. Martitzenean, otsailaren 13an, Forun Tostada Txapelketa ospatuko dabe. Aurton, lehiaketa honen 24. edizinoa izango da. Egun honetan be karaokea izango da. Udalak mozorrotuta joateko gonbidapena luzatu dau.