Albisteak

 

Foruko Udalak, ingurumen-kontserbazioaren alde egiteko herrian baliabideak jartzeko esfortzuari jarraituaz, bosgarren edukiontzia (marroia) eta autokonpostak gaikako birziklapenerako eskeintzen dabeen onurak  herritarrak ezagutzeko informazio kanpaina jarri dau martxan. Birziklapenean aurrera jarraitzeko garrantziaz ohartarazteko, batzar-informatiboak egingo dira eta udalak hondakin organikoen birziklapen modalitateei buruz kontsultatuko deutse herritarrei.

Foruko Udalak ingurumena errespetatzeko apostua mantentzen dau herrian eta baita honen kontserbazioaren alde egiteko be hondakinen birziklapenaren bitartez. Gaur egun, forutarrek hondakinen bilketarako edukiontzi ezberdinak daukeez: plastikoa, papera eta kartoia, beira, pilak, olioa eta erabilitako erropak. Herritarrak eta instituzioen arteko lan bateratu honetan aurrera egiteko, Foruko Udalak, Bizkaiko Foru Alduniaren laguntzagaz, kontzientziazio eta partizipazio kanpaina jarri dau martxan, herrian bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia eta autokonposta sistemak ezartzeko. Foruko Udalak herritarren iritzia jaso ondoren Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztuko du diru-laguntza eskaera, herrian bosgarren edukiontzia ezarri ahal izateko.

Forutarrak informatu eta hauen konpromisoa lortzeko helburuagaz Foruko Udalak etxerik etxe bidali dau bosgarren edukiontzia eta autokonpostaren gaineko informazioa. Bertan konposta egitearen onurak azaltzen dira, edukiontzi marroian zer bota eta zer ez bota zehaztu eta birziklatze modu honen ezaugarriak azaltzen dira. 

Onuren artean, birziklatze era honek zabortegira bidaltzen den hondakin tona murriztea ahalbidetzen dau eta baita materia organikoa aprobetxatu be ongarri bezala autokonpostaren bitartez. 

Herritarren sentsibilizazioa kanpainaren barne informazio-hitzaldiak eskeiniko dira. Lehena, datorren martxoak 6an, herriko kultur etxean 19:00etan eta bigarrena, martxoak 12an, udaletxean, 19:00etan.

Herritarrek galdeketa bat bete ahal izango dabe birziklatze organikoaren zein formula nahiago dabeen zehaztuz. edukiontzi marroia, autokonposta edo komunitate-konposta. Formularioak udaletxean entregatu behar dira martxoan 31a baino lehen.