Albisteak

 

Foruko Udalak Gaitoka bidearen zati baten asfaltatze lanak eta Oleta (Baldatika) bidearen zolaketa lanak esleitu dauz, Gernika-Lumoko Ilunzar S.L enpresari emon deutsoz. Lanak bi hilabeteko epea izango dabe. Esleipenaren zenbatekoa honakoa izan da: 61.626,89€ + 12.941,65€ BEZ. 

Geure bideak eta sarbideak geure herritarrentzako modu egokian mantentzea Forua bezalako herri baten beharrezkoa da. Sakabanatutako auzoak eta baserriak daukoguz eta mugikortasuna bertan bizi garenontzako ezinbestekoa da. Hobekuntza hauek burutzeko inbertitzea nahitaezko beharrizana da, Udalatik finantziazio formulak bilatzen doguz, Aldundiko edota Jaurlaritzako diru-laguntzen kudeaketa, kasuan kasu”, nabamrendu dau Jane Eyre Urkieta, Foruko Alkatesak.

Gernika-Lumoko Illunzar S.L enpresari emon deutsoz Udalak lanak. Bideen hobekuntzarako lanen artean, Gaitoka auzoa herriko erdiguneagaz lotzen dauen bidearen kilometro bat asfaltatuko da. Arinago zoladuran konponketa batzuk egin ziren baina barriro be egoera txarrean dago. Asfaltatzeagaz batera, drainatzea eta arekak hobetuko dira be, hostoak eta harriak ez metatzeko bertan, eta baserrietarako adarkadurak hobetuko dira baita be.

Oleaa bidea be hobetzeko lanak burutuko dira. Baldatikara doan pista baten atontze lanak egingo dira. 300 metrotan zehar dagoen hormigoizko bideari jarraipena emotea da helburua, alboetan areka bat egingo da eta euri uren drainatzea hobetuko da be.

Esleipenaren aurrekontua 61.626,89€ + 12.941,65€ BEZ da. Lan hauek finantziatzeko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz kudeatu dau diru-laguntza bat, udaletxe txikientzako aurreikusitako Azpiegituren Dekretuaren bitartez.