Albisteak

HAPO lehen bilera 

Herritar talde-handi baten aurreran, prozesuaren lan-talde teknikoak aurreikusitako metodologia eta egutegia eman zuen ezagutzera, baita udal planeamendua arautzen duen udalez gaindiko araudiaren gaineko informazioa be. 

Hurrengo pausua, astelehenetik aurrera, otsailaren 16tik aurrera, iritzi-inkesta bat etxerik-etxe zabaltzea da. Horrela, herriko arlo ezberdinen inguruan herritar guztion iritzia jasotzea da helburua, pribatutasun eta anonimatu bermeagaz. Iritziak jasotzeko buzoiak Udaletxean, Kultur Etxean edota Baldatikako Ludotekan egongo dira. Inkestak jasotzeko azken eguna martxoaren 2a izango da.

Inkestak digitalean be eskuratu ahal izango dira, hemen: http://www.forua.net/eu-ES/Zerbitzuak/Diagnostikopartehartzailea/Orrialdeak/default.aspx
 
Datorren, martxoaren 14ean, diagnostiko partehartzaile honen barne, herritar tailerra ospatuko dela gogorarazi gura dau Udalak. Bertan parte hartzera animatzen dauz Udalak herritar guztiak