Albisteak

 

Foruko Udalak Kultur Etxeak antolatutako 2014-2015 udal ikastaro eta ekintzetan herritarrak parte hartzeko izena emoteko epea zabaldu dau.  Forutarren fideltasuna saritzeko, Udalak ikastaroen kuota batzuk diruz lagunguko dauz. Aurton ikastaroen eskaintza zabala da.

Udal ikastaroetan partehartzerakoan herriko bizilagunen fideltasuna eskertzeko asmoz, Foruko Udalak ikastaro guztietan aplikatzeko kuoten murrizpenarako neurria aurreikusi dau. Urtarrilarik ekainera bitartean, 6 hilabetez, forutarrek bakarrik ordainduko dabez 4 kuota, gainontzeko biak Udalak ordainduko dauz.
"Herriko bizitza eta harreman sozio-kulturalak herrian sustatzea da udal gobernuaren helburuetariko bat, eta horretan dihardu lanean. Infraestrukturak eta zerbitzuak herriko garapena eta bizi-kalitaterako ezinbestekoak dira. Baina kultura, kirola, eta jarduera sozialak eta kulturalak herria egiten dute, geure herritar sentimendua sendotuz", nabarmentzen dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak.

Musikari dagokionez, datorren urriak 1etik hasita, astelehen edo martitzen guztietan trikitixa tailerra eskeiniko da.  Kuota 25€koa izango da erroldatutakoentzat eta 35€ kanpotarrentzat. Bigarren aukera musikala eguenetan izando da (19:00h.-20:30h.), batukada kurtsoagaz. Hileko kuota 25 eurokoa izango da eta 35 kanpotarrentzat. Gainera, herriko koroan parte hartzeko aukera ere zabalik dago, entseguak eguenean izango da, 20:00etatik 21:30etara.

 

Kirolari dagokionez, yogako kurtsoa antolatu da astelehen eta eguezten guztietan, 19:00etatik 20:30etara. Kuota 33 eurokoa izango da eta 43 kanpotarrentzat. Pilates egitea gustukoagoa dutenek, martitzen eta eguenetan izango dabe aukera, 19:00etatik 20:00etara. Kuota 30 eurokoa izango da eta 40 kanpotarrentzat.

Joste kurtsoa antolatu da be bai, egueztenetan, 18:00tatik 20:00tara, eta sukaldaritza ikastaro bat, astelehenetan 18:30etatik 20:30etara. Hileko kuota ikastaro bi hauetan 30 eurokoa izango da eta 40 kanpotarrentzat.

Gainera, umeei zuzendutako eskulanak ingelez egiteko ikastaroa jarriko da martxan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako. Ordutegia, astelehen eta egueztenetan 17:30etik 18:30tara izango da, eta kuota 25 euro erroldatutakoentzat eta 35 kanpotarrentzak izango da.

Ikastaro gehienak martxan jartzeko 6 pertsonetako gutxieneko kopurua bete beharko da.

Euskara ikasi Forun  Euskara eskoletan
Herriko Euskararen Plan Estrategikoaren barne, Foruko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta HABErekin batera, 2014-2015 ikasturterako euskara klaseak antolatu dauz. Euskara Eskolak ikasi, hobetu edota euskarari hurbildu nahi dabenei zuzenduta dago, "Forun euskaraz bizi nahi dugu" lemapean oinarrituta.

Klaseak honakoak izango dira: eukalduntzea maila guztiak, alfabetatzea, euskaraz idazten eta irakurtzen ikastea, edota guraso eta aitite-amumeei zuzendutakoak.
Guztira lau ordu astean eskeiniko dira, hileko 20€ ordainduz.

Interesatuek urriaren 3a baino lehen emon behar dabe izena udaletxean.