Albisteak

 

Foruko Udalak Kantaleko bihurgunearen puntu baltza ekiditzeko bidegorriaren zati barria amaitu dau, bidean ikuspena hobetuz eta bide-segurtasuna irabaziz. Egindako bidea, 177metroko luzeerakoa, barnealdetik lozen dau Elexalde gaur egungo bidegorrirarte Kantalen.

Datorren domekan, urriaren 13an, Foruko Udalak bidegorriaren zati barria inauguratuko dau. Zati honek Forua eta Busturia batzen dauen oinezko zein bizikletarako bideari emoten deutso jarraipena Kantalen. 
Geure bidegorria asko erabiltzen dabe forutarrek eta baita eskuadeko herritarrek be. Paseo atsegina da, irisgarria, eta bere irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea beharrezkoa zan Kantaleko puntu baltza gaindituz. Gainera, herriko erdiguneagaz lotura zabaldu da. Udalatik irtenbide onena bilatzeko lan egin dogu eta emaitzagaz pozik gagoz. Guztiok aisialdi osasungarriaz gozatzearen alde egiten dogu Forun”, nabarmendu dau Foruko Alkateak, Mikel Magunazelaiak.
Bidegorriaren zati barriak 177 metroko luzeera dauko eta barnealdetik doa, Kantaleko bihurgune zaila gaindituz. Horrela, oinezkoen zein bizikleteen segurtasuna bermatzen da eta gainera Elexaldeko iparraldeagaz, herriko erdiguneagaz zuzenean lotzen da. Lan hau asmo handiko beste proiektuagaz bat dator, etorkizunean bidegorriaren bitartez Tiloetako paseoa (Gernika-Lumo) Forugaz lotzearena, hain zuzen be.
Gainera, lan honegaz hamar bat aparkaleku irabazi dira, hoietako bat mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzako.
Bidegorriaren zati barria egiteko Foruko Udalak 98.000€ inbertitu dauz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegiturak Programaren 22.820,68€tako diru-laguntza jaso dau.  
Lanak Construcciones Illunzar S.L enpresak burutu dauz.