Albisteak

 

Foruko udalak Atxondoa-Gilis inguruko kale-argiak hobetzeko lanak burutuko dauz laster, Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planagaz bat eginez. Bertan, argi puntu gehiago egongo dira, 5etik 15era pasako da, eta segurtasuna be irabaziko da, gaur egungo aireko instalazioa lurperatuz eta hagak kenduz.  

Atxondoa-Giliseko kale argiak hobetzeko lanak aste honetan lizitatuko dira eta laster hasiko dira lanak. Etengabeko tentsio galerak ekiditu eta kale argiko egoera txarra konpontzea da helburua. 

Guztira, LED motako 15 farola barri jarriko dira, hobekuntxa kualitatiboa eta kuantitaboa ekarriz. Gaur egun, 5 argi puntu dagoz bakarrik eta farola barriak ezartzeagaz kontsumo elektrikoa eta energetikoa aurreztuko da herrian.
Atxondoatik Giliserako zatian kale argiak hobetzeko lanei esker, ohiko tentsio galerak sortutako arazoak konponduko doguz. Gainera, segurtasuna be irabaziko dogu. Izan be, aireko kableek sortzen dabezen arazoak ekidituko doguz eta. Gaur egungo instalazioa lurperatuko dogu eta ibilbide osoan dauden egurrezko hagak be kenduko doguz.”, azaldu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkieta.

Atxondoa-Gilis inguruko kale-argiak atontzeko lanak Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planaren barne dagoz. Planaren helburua herrian eraginkortasun energetikoa lortzea da, baita igortzen den CO2-a eta argi-kutsadura murriztu, eta herritarrentzako zerbitzuak bermatu zein segurtasuna eta bizi-kalitatearen alde egitea be.

Lan hauetako aurrekontua 85.217,31€koa da.