Albisteak

 

Foruko Udalak Baldatitako eta Atxondoa-Gilis inguruko kale-argiak hobetzeko lanak burutuko dauz laster, Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planagaz bat eginez. Baldatikan burutuko diren lanen barne kableak eta farolak aldatuko dira eta Atxondoa-Gilisen 6 argi puntu gehiago jarriko dira oraintxu egin dan argiterian, horrela segurtasuna irabazteko.

Baldatitako landa-gunearen argiztatze sistema barriztuteko lanak eta Atxondoa-Giliseko kale argiak gehitzeko lanak Argibide enpresari adjudikatu deutsee, 43.241,50euro eta 15.068,51eurotako aurrekontuekaz, hurrenez hurren. Lanak laster hasiko dira eta udabarri honetan amaitu egotea aurreikusten da. Baldatika auzoko kale argiko egoera txarra konpontzea da helburua eta Atxondoa-Gilisen argiteria gehitu. Izan be, inguru honetako gune batzuk ilun geratu dira, bide segurtasun eskasagaz, batez be gabaz oinez ibiltzerakoan. 

Baldatikan kableak aldatuko dira eta 11 farola barriztuko dira. Atxondoa-Gilis inguruan 6 farola gehiago jarriko dira, argi puntu barriak izateko. Izan be, oraintxu burutu dan aktuazioa amaitu ondoren, gune batzutan iluntasuna dagoela ikusi da, oinezkoen segurtasuna kolokan jarriz batez be gabaz.
Geure auzoetako kale argiak hobetzeko lanei esker, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoan irabaziko dogu, segurtasunean eta ikuspenean be. Lan hauek Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planaren barne dagoz. Asmo handiko proiektua da hau baina beharrezkoa herrian bizi-kalitatea irabazteko”, azaldu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Planaren helburua herrian eraginkortasun energetikoa lortzea da, baita igortzen den CO2-a eta argi-kutsadura murriztu, eta herritarrentzako zerbitzuak bermatu zein segurtasuna eta bizi-kalitatearen alde egitea be.