Albisteak

 

Foruko Udalak otsaileko euriteek eragindako kalteak konpondu dauz; izan be, Oleta auzoko bide batean lur-jausiak izan ziren. Lanak premiaz egin dira, auzotarren bide-segurtasuna bermatzeko.

Otsailaren amaieran izandako prezipitazioek kalte handiak eragin ebezan Oletako landa-eremuko auzo-bide batean, Foruko Baldatika auzoan. Bereziki kaltetu zan baserri batera sartzeko bidea. Alde batetik, goiko mazelatik bidera erori ziren lurrak, arekaren zati bat inbaditu ebenak, eta, bestetik, hormigoizko plataformaren azpian lur-jausi bat gertatu zan, beheko mazelako landarediaren zati handi bat arrastaka eraman eban eta bidearen zati handi bat airean utzi eban, oinarri sendo barik. Kaltetutako zatian, 10 metro inguruko luzeran, hormigoizko plataformaren azpiko lurra metro bat baino gehiagoko lodieran desagertu zan, eta, beraz, bidea hegan geratu zan, bidea bermatzeko lur barik.

Lur-jauzia konpontzeko lanak berehala egin ebezan Udalak, herritarren segurtasuna bermatzeko. Horretarako, aldez aurretik eremua hesitu zan eta plataformaren gune irmoenetik pasabidea mugatu zan, kaltetutako auzotarren joan-etorria modu seguruan bermatzeko.

Obrak premiaz egin ziran, eta Urre S.A. enpresari esleitu jakozan 19.559,15 euroko zenbatekoan. Lanak aurrera eramateko, Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan dau, ezustekoetarako laguntza-atalaren bidez. Laguntzaren zenbatekoa aurrekontu osoaren %81 izan da, hau da, 15.842,92 euro. Konponketa-lanetan 10 metro luze sartu ziran, bideari eusteko neurri lez, askatutako bidearen zatia materialez bete zan eta arrakalatutako hormigoizko lauza birjarri zan.
Pandemiak konfinatu aurreko egunetan amaitu ebezan lanak.