Albisteak

 

Otsailaren 5ean ospatutako Foruko Udalaren azken Osoko Bilkurak Herriko Landa Bideen inbentarioari aurkeztutako alegazioen erantzunak eta dokumentuaren behin betiko onarpena onartu dau. Hauxe da azkenengo pausua, hilabete askoz burututako lanaren emaitza da eta dokumentu honek herriko bide tradizionalak ordenatu egiten dauz. Hau prestatzeko ezinbestekoa izan da forutarren kolaborazioa. 

Geure bideek geure herriko historiaren mapa irudikatzen dabe. Antxinako bizipenen bideak dira, bizi-testigantzak batuz eta balio kultural handikoak. Inbentarioagaz bide hauen memori berreskuratuko dogu, etorkizunera begiratzeko iragana ahaztu barik. Forutar guztioi zabalik egon da prozesua eta hauei euren kolaborazioa eskertzen deutsegu. Euren testigantza ezinbestekoa izan da”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Foruko landa bideen lehen inbentario burutzeak herriko bide nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea bermatuko dau. Domeinu Publikoko Ondasunen Inbentarioa, nekazal bideei dagokionez, Sendo S.L enpresari esleitu jakon. 

Azken Udal Osoko Bilkuran aurkeztutako alegazioen erantzuna aprobatu da. Guztira, 6 alegazio aurkeztu dira behin behineko onarpenari, hauxe bi hilabetez egon da erakusgai Foruko Udalaren Batzorde Aretoan. Gainera, bakarkako kontsultarako bilerak burutu dira Alkatesagaz eta Sendo enpresagaz. Aurkeztutako alegazioen artean 4 estimatu dira eta hauek ez dabe aldaketa handirik eragiten hasierako onarpenari. Alegazio bi ukatu egin dira bertan agertutakoa ez zalako udalaren eskumeneko gaia.
Alegazio hauen ebazpena enpresa eta udal korporazioaren artean egin da, aholkularitza juridiko egokiagaz. Bilkura bardinean behin betiko onartu da Foruko Herri Bideen Inbentarioa.
Udaletxetik honakoa nabarmendu dabe: “asko eskertzen dogu geure herritarren kolaborazioa, batera egin dabelako lan eta euren testigantza ezinbestekoa izan dalako bideen inbentarioa egiteko eta baita inbetarioa burutzen dihardun Sendo enpresaren lan ona, asko erraztu dau lana eta”.