Albisteak

 

Foruko Udalak, aste honetan ospatutako Osoko Bilkuran, herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erredakzioa esleitu dau ARRUTIARK SCP enpresari, 126.000€ gehi BEZ zenbatekoagatik. Kontratazio mahaiak txosten teknikoa baloratu dau bereziki.

"Etorkizuneko Forua diseinatzeko orduan, forutar guztiok bizi nahi dogun herria, garrantzitsua da ekipo profesional on bat izatea, herritarren beharrizanak eta kalidadea nagusituz. HAPOaren planteamendua hasi genuenetik mantentzen dogun herritarren partaidetzaren prozesua ezinbestekoa da geure herriaren hazkundearen oinarrian. Kontratatu dogun erredakzio taldeak lan handia dauko aurretik baita erantzukizun handia be. Foruko etorkizuneko garapen on bat adostea espero dot", azaldu dau Jane Eyre Urkietak, Foruko Alkatesak.

Foruko HAPOaren adituen batzordean jurista bat, IVAPeko arkitekto bat eta udal arkitektua izan dira, eta besteak beste, kontratazio prozesuaren aurreko hilabeteetan Udalak burututako memoria diagnostikoaren hobekuntzak hartu dira kontutan. Proposamen metodologikoa eta antolakuntza teknikoa be baloratu dira, baita Udalarentzat lehentasuna diren herritarren partaidetza mekanismoak eta eskaintzaileak gehitutako hobekuntzak be. Zertxobait gutxiago baloratu dira prezioaeta ejekuzio epea. 

Erredakzio taldea kontratatzeko eskatutako baldintzen artean: arkitekto titulua duen ekipo zuzendari bat izatea, zuzenbidean lizentziatutako aholkulari juridiko bat,  eta goi mailako unibertsitate tituludun bat, biologia, ingeniari agronomoa, edo baso ingeniaren espezialitateagaz, planaren ingurumen arloan aholkularitza eskeintzeko.  Lan taldearen diziplina anitzeko aberastasuna be baloratu da eta euskeraz mintzatzeko gaitasuna ezinbestekoa izan da, planaren elaborazio prozesu guztian, herritarren harremanetan euskaraz egiteko partaidetza foroetan, informazio hitzaldietan edota komisio teknikoetan euskaraz aritzeko.

Herritarrak lehentasunezkoak
Herritarren partaidetza ezinbestekoa da prozesu guztian, horregatik, erredakzio taldea kontratatzeko orduan, zera hartu da kontutan: sesio informatiboak burutzea landutako dokumentazioa herritarrei azaltzeko, modu ulergarrian. Herritarrak ezinbestekoak dira HAPOren erredakzioan, eta hauek ondo ulertzea eta ezagupenez parte hartzea garrantzitsua da.

Udalak herritarrein aurkeztutako aurretik egindako partaidetza diagnostikoaren txostenak (2015eko otsaila eta apirilean garatutakoa) etorkizuneko faseetarako, (HAPO) planeamenduaren erredakzioan kontutan hartu beharreko jardueren arlo eta ildoak agertzen dauz. 

Horrela, idatziko den HAPOan honakoa egon beharko dau: "Landa-guneen etxebizitzen tipologiaren dibertsifikaziorako arauen ikerketa", eskaintza eta eskaera kudeatzeko aukerak analizatzeko; "Paisaiaren ikerketa", Foruko paisaiaren baloreak, historikoak eta arkeologikoak aztertzeko; Herritarren Partaidetza programa espezifikoa, herriko informazio aktualizatuta izateko; eta Forutik igarotzen den " BI-2235 errepidearen arriskugarritasuna aztertzeko txostena".

Foruko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) erredakzioa koordinatutako prozesu bat legez planteatzen da eta bertan Udalbatzak herritarren planteamenduak kontutan hartuko dauz. Guztira, Foruko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erredakzioak 7 fase aurreikusten dira, behin betiko aprobaziorarte.