Albisteak

 

Urberuaga auzoko kanpo argiteriaren eraginkortasun energetikorako egokitzapen lanen bigarren fasean sortutako ezustekoen aurrean Foruko Udalak oraintxu burutu dauz hobekuntza lanak. Kable-sarearen kanalizazioan lan egin da, zanpatuta zegoelako eta sartu zan uragatik itxita zegoelako. Lan honegaz garagarrilan hasitako lana amaitutzat emon da.

Urberuaga auzoko argiteriaren egokitzapen lanetan 150W-ko sodio-baporea daukaten farolak  28W-ko Led-eko beste batzuengatik aldatu dira. Honek, kontsumo elektrikoaren eta energiaren aurrezpen nabarmena suposatuko dau Forun. Lanetan ez zegoen aurreikusita zangak egitea, martxan zegoen instalazioa zelako. Halanda be, neguan izandako euriteen ondorioz, kable-sarea guztiz blokeatuta geratu zan Baldatikan eta %80an 2. linean.  Kanalizazioa zanpatuta zegoen eta sartu zan uragatik itxita. Gainera, antxinako instalazioa zanez, trazatuak sigi-saga egiten eban eta ez zeuden pasabiderako arketarik. Honen ondorioz, ezinezkoa zan kableak ateratzea hauek ordezkatzeko.
Ezustekoa honi aurre egiteko, 35.280,49€ko inbertsioa suposatu dauena, Foruko Udalak laguntza ekonomiko bat eskatu eban Bizkaiko Foru Aldundiko ezustekoen dekretuaren bidez.

Obra hauek Herriko Landa Inguruen Argitasuna Berritzeko Planean kokatuta daude. Herrian eraginkortasun energetikoa lortu, igortzen den CO2-a eta argi-kutsadura murriztu, eta herritarrei zerbitzuak bermatu eta hauen segurtasunaren alde egitearen konpromisoa betetzea da plan honen helburua. 

Bigarren fase hau bukatuta, San Kristobal-Uberuaga zatia amaitutzat emon da, segurtasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduz. Kanpo argiteriaren berrikuntzaren ondorioz, urtero 3.440€ aurreztea aurreikusi da.