Albisteak

 

Foruko Udalak oraintxu amaitu dauz Baldatikako bidean egindako hobekuntza lanak. Urtarrilan izandako euriteak direla eta bide honetan kalteak izan ziran. Hobekuntza lanen barne bide-bazterrak garbitzeko lanak burutu dira.

Urtarrilan izandako euriteek kalte handia eragin ebeen Baldatitako bidean. Bertan, lur-jausiak emon ziran eta bide-bazterrak lurraz eta landaratzaz beteta geratu ziran.
Foruko Udalak orainxu amaitu dauz bide honetan burututako hobekuntza lanak. 3 kilometrotan zehar lurrak eta landaratza kendu dira. Horrela, bide azpitik ura igarotzeko bideak garbi geratu dira eta bide bazterratan egondako lur-jausiak garbitu dira be.
Beharrezko inbertsoari aurre egiteko, 11.813,71€, Bizkaiko Foru Aldundiko %90ko diru-laguntza izan dau Foruko Udalak, ustegabekoen Dekretoaren bitartez. 
Geure herria egoera onean mantentzeko eta hobetzeko gure esku dagoen guztia egiten dogu, geure herritarrentzako. Hau lortzeko dauzkagun tresna guztiak erabiltzen doguz, esfortzua eginez eta dedikazinoagaz. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza eskertzen dogu. Izan be, udaletxe txikiok ezin izango gendun aurre egin era honetako ustegabekoei.”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.