Albisteak

 

Foruko Udalak, nagusien harretagaz konpromotetitua, 65 urtetik gorako herritarren etxeetan suteak detektatzeko jarritako zerbitzuaren balantze positiboa egiten dau. 2012.urtean jarri zan martxan zerbitzua eta honek herriko 79 etxeetan dago jarrita. Honi esker, bakarrik edota beste persona nagusiekaz bizi diren 65 urtetik gorako herritarrak etxebizitzen gerta daitezkeen suteen aurrean babestuta daude. 

65 urtetik gorako herritarren etxebizitzetan Suteak Detektatzeko Zerbitzuaren azterketa-txostenaren arabera, gaur egun 79 etxebizitza daude babestuta Forun. Guztira kea detektatzeko 108 gailu daude, etxebizitzan 29 detektore gehiago banatu dira.
Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak, honako adierazten dau: “geure nagusi asko bakarrik bizitzeko gai dira, autonomia maila nahikoagaz, baina mugikortasun arazoen aurrean edota zentzumen-aldaketak direla eta suteak izateko arriskuak gehitzen dira, beranduago errakzionatzeagatik. Eurentzako eta ingurukoentzako ondorioak ekarriz. Zerbitzu honegaz arriskuak murrizten dira.  Zaurgarritasun  egoeran dauden pertsonei babesa emotea da asmoa, zailtasunak bizitzen dabezenen egoerak hobetu eta geure nagusien arrisku egoerak sahiestu gura doguz”.

Arriskuak identifikatzeko, zerbitzuaren teknikoek etxebizitzetan arriskuen azterketak egin dabez. Horrela, erreakzionatzeko denborak gutxitu ahal dira eta beharrezkoa izanezkero ebakuazino arin bat egitea errrazten da. Horretarako, ikuskapena egiteko tresna bat sortu zan ikusitako datuak batzeko. Datu hauen arabera, etxeen %55ak ez eben agertzen arriskurik eta hauetako %45ak onargarri ez zen arriskuren bat agertzen eben. Hau dela eta, hartutako kontrol neurrriak aldizka begiztatzea beharrezkoa egiten da.

Etxebizitzetan kea detektatzeko tresnak be jarri dira, soinu gogorreko alarma baten bitartez abisatzeko. Azkenik, emergentziazko kasuen aurrean ebakuazinoak errazteko krokis bat egin da 22 etxeetan. Gainera, suteen aurrean autobabesarako eskuliburua aurkeztu da, herritarrei sute baten aurrean nola jarduteko nozinoak emon dabez. Segurtasuna indartzeko eta nagusiek bere etxeetan bizitzen jarraitzeko erraztasunak emoteko asmoz aurreko fasean jarritako kea detektatzeko gailuak berrikusi dira, bateriak aldatuz, pantaila optikoen arraildurak garbituz eta aparatuen funtzionamendua frogatuz.