Albisteak

 

Foruko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) barria prestatzen dihardu. Herrian bizi direnen xedeak islatzen dauen herriko eredua egitea da asmoa.  Horretarako, forutar guztien ideiak eta eritxiak entzungo dauz Udalak, prozesu guztian zehar antolatutako herritarren partaidetzarako bileratan. Eguen honetan, abenduaren 15an, lehenengo formakuntza-informazio hitzaldia emongo da. Bertan, Oinarrizko Dokumentu Tekniko bat planteatuko da hasierako puntu legez. Hitzordua 19:00etan izango da Udaletxean.

"Foruko HAPOa herritar guztion neurrira egiteko, guztion beharrizanei erantzunez, ezinbestekoa da guztion partaidetza. Horrela soilik ezarriko doguz adostutako euskarri sendoak geure herria hazteko. Geure herritarren beharrizanak, zalantzak, iradokizunak edota ekarpenak geure bide-orria izango dira. Horregatik, eta guztiok informatuta egoteko, herritar guztiei prestatu doguzen bileratara joatea eskatzen deutseet", adierazi dau Foruko Alkatesa, Jane Eyre Urkietak.
 
Foruko Udalak herriko Hiri Antolamendurako Plana Orokorra garatzeko prozesu gardena eta parte-hartzailea planteatzen dau. Lehenengo fasea bukatu ondoren, hau da, diagnostikoa eta Pre-aurrerakina, Foruk badauko bere Aurrerakinaren dokumentua. Bertan, Foruko herria garatzeko aukera ezberdinak agertzen dira. Dokumentu hau jendaurrean egongo da bi hilabetez. Gobernu taldearentzat ezinbestekoa da herritarrek HAPOaren diseinua zertan datzan eta zer suposatzen duen ezagutzea. Horrela, egingo da aurrera herriko garapen orekatua lortzeko bidean, forutarren gaur egungo zein etorkozineko beharrizaneei erantzunez. Horretarako, eta prozesu guztian agente dinamizatzaile gisa jokatzen dabeen paperaren gainean ohartarazteko, herritarren partaidetzarako egutegia prestatu da.

Lehehengo informazio saioa, formakuntza-informazio hitzaldia izango da. Bertan, HAPOren aurrerakinaren dokumentua azalduko da. Hitzordua eguen honetan izango da, abenduaren 15ean, 19:00etan Udaletxean.

Hurrengo partehartze jardunaldia urtarrilaren 15ean izango da, 18:30etan Udaletxean. Bertan, gai garrantzitsuak landuko dira: espazio publikoak, ingurumena. mugikortasuna, etxebizitza eta ekipamendu publikoak. Gainera, laguntza teknikoko saioak prestatu dira. Hauek, aurretiazko hitzordua bidez kudeatuko dira: abenduaren 15a (16:30-18:00h.); abenduaren 22a (18:00h.-20:00h.); abenduaren 28a (12:30h.-14:30h.); urtarrilaren 12a (18:00h.-20:00h.); urtarrilaren 19a (15:30h--17:30h.); urtarrilaren 26a (18:00h.-20:00h.); eta otsailaren 2a (15:30h--17:30h.).