Albisteak

 

Pasa dan astelehenean, urriak 15ean, ospatutako Foruko Udalaren azken Osoko Bilkurak herriko landa bide guztien inbentarioari hasierako onarpena eman deutso. Bide tradicional hauek ordenatuta geratuko dira dokumentu honetan eta hau prestatzeko ezinbestekoa izan da forutarren kolaborazioa. 

Inbentario hau bermetasun osoz jabegotasun, eskubide eta ordenantzen erreferentea izatea da geure helburua. Antxinako landa bideak geure historiaren parte dira landa bideen memoria berreskuratuko dugu. herriko etorkizuneko planifikaziorako garrantzitsua. Horregatik, parez pare zabaldu dogu prozesua. Asko eskertzen dogu geure herritarren kolaborazioa eta baita inbetarioa burutzen dihardun enpresaren dedikazioa eta arreta”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Foruko landa bideen lehen inbentario burutzeak herriko bide nagusiak, kotxeak zein oinezkoenak, zolatu barik dagozenak edota antxinako “burdibideak”, bidezidorrak, bidexkak, eta abar ezagutzea bermatuko dau. Domeinu Publikoko Ondasunen Inbentarioa, nekazal bideei dagokionez, Sendo S.L enpresari esleitu jako. 

Inbentarioa burutzeko ezinbestekoa izan da herritarren partaidetza. Horretarako, datuak eta lekukotasunak batzeko lan handia burutu da. Inbentarioa egiteko enpresa arduradunak kolaboratzeko prest egozan herritarrak “in situ” bisitatu dauz, banan-banan, balio handiko datuak batuz.

Dokumentuaren hasierako onarpenaren ondoren, kontsultarako eta alegazioak aurkezteko bi hilabeteko epea zabalduko da. Interesatuek euren zalantzak argitu edota alegazioak aurkeztu ahal izateko. “Bi hilabete hauetan udaletxera hurbiltzera animatzen doguz herritar guztiak, hemen dokumentazioa ikuskatu ahal izateko”. Alegazio hauen ebazpena enpresa eta udalbatzaren artean adostuko da, behar bezalako aholkularitza juridikoagaz. Alegazioen ebazpenak komunikatu ondoren, dokumentuaren behin-betiko onarpena emongo da. 

Informazio gehiagorako sakatu hemen