Albisteak

 
Foruko Udalak laster burutuko dau herriko landa bide guztien inbentarioa. Bide tradizional hauen jabegoaren inguruan herritarren artean edota herritarrak eta herri-administrazioaren artean sor daitekezan tirabirak konpontzea erraztuko dau honek. Burutuko dan dokumentua “administrazino bermetasun osoz jabegotasun, eskubide eta ordenantzen erreferentea” izatea da helburua.

Antxinako landa bideak geure historiaren parte dira eta hauek ezagutzea ezinbestekoa da geure arbasoen eta ondorengo belaunaldien bizimodua ulertzeko. Gainera, mugen eta bideen jabegotasunaren inguruko desadostasunak argitzeko, sor daitezkeen eztabaidak saihesteko, eta bideen kontserbazioari laguntzeko baliogarria izango da inbentarioa.  Bestalde, landa bideen memoria berreskuratzea herriko etorkizuneko planifikaziorako garrantzitsua da”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Foruko landa bideen lehen inbentario burutzeak herriko bide nagusiak, kotxeak zein oinezkoenak, zolatu barik dagozenak edota antxinako “burdibideak”, bidezidorrak, bidexkak, eta abar ezagutzea bermatuko dau. Domeinu Publikoko Ondasunen Inbentarioa, nekazal bideei dagokionez, Sendo S.L enpresari esleitu jako. 

Lan hau burutzeko ikerketaren arduradunek metodo historiko-geografiko bat eta bermeak eskeintzen dabezen administrazio-prozedura bat erabiliko dabe. Landuko dan dokumentazioaren barne: kartografia, katastroa, antxinako eskriturak eta testuak, eta Foruko herritarrengandik jasotako zuzeneko informazioa.

Herritarren partaidetza lehentasuna izango da ikerketa lan hau burutzeko orduan. Horretarako, kontsulta saioak eta forutarrontzako batzarrak burutuko dira. Hauetan, inbentarioa egiteko erabiliko dan metodología eta administrazino-prozedura emongo dira ezagutzera. Kontakturako eta metodología azaltzeko lehenengo bilera datorren astelehenean izango da, abenduaren 18an, 18:00etan Foruko Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan.