Albisteak

 

Foruko Udalak martxoko ekintza kulturalak Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu dauz. "Foru berdintasunagaz konprometitua dago. Udalak konpromiso hau mantentzen dau udal politika aktiboa, integrala eta parte-hartzailearen bitartez. Emakumea eta alkatesa naizen heinean emakumeok gizartean dogun papera ezinbestekoa dela deritzot, etxean, lanean, aisialdian..., geure herrietako garapenaren alde", nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Janire Urkieta.

Datorren martxoaren 8an mundu guztian ospatzen da Emakumearen Nazioarteko Eguna.  Hau dela eta Foruko Udalaren Kultura Sailak emakumeari dedikatutako egitarau kulturala prestatu dau. 

Zapatuan, martxoaren 7an, Zarautzera irteera kulturala antolatu da. Bertan, Talai Berri Txakolindegia bisitatutako da, txakolina zelan egiten den eta bere ezaugarriak ezagutzeko. Gainera, tokiko elikagaien eta txakolinen dastaketa be izango da. Ondoren, bazkaria Kirkilla Enea jatetxean izango da. Arratsaldean, Getarian kokatutako Cristobal Balenciaga Museo ederra bisitatutako da. Euskal jostun ospetsuak diseinatutako jantziak ikusteko aukera izango dabe parte-hartzaileek. Txangoaren irteera goizeko 10:30etan izango da Foruko Kultur Etxetik. Prezioa 45€koa da eta apuntatzeko azken eguna martxoaren 5a izango da. 

Foruko martxoko eskaintza kulturala "zinea eta emakumea" zikloagaz osatzen da. Horrela, barikuan, martxoaren 13an, 18:30etan "Las mujeres de verdad tienen curvas" pelikula dibertigarria eskeiniko da.  Josefina López-ek idatzitako antzerki saioan oinarritutako filma da. Emakume latinoamerikar gazte baten historia kontatzen da bertan, mexikoko emigratzaileen alaba. Honek, bere desio pertsonalen eta bere kulturatik jasotakoaren arteko oreka mantentzeko borrokatzen dau. Komedia honek Ana eta bere ama Carmen arteko belaunaldi-borroka jorratzen dau. Amak bere alabak ezkondu, semeak eduki eta bera zaintzeko asmoa besterik ez dau. Pelikulak Sundance 2002ko Festibalean bi sari jaso zituen, América Ferrera zein Lupe Ontiveros aktoreek  Publiko Saria eta Epaimahaiaren Sari berezia irabazi ebeen, eta Donostia - San Sebastian 2002ko Gazte Saria.  

Barikuan, martxoaren 27an, 18:30etan "Persépolis" pelikula izango da ikusgai. Marjane Satrapi irandar emakumearen historia autobiografikoa da. Erregimen islamikoan hazi zen eta bere herritik alde egin behar izan zuen. Neskato irandar baten historia hunkigarria kontatzen du filmak, iraultza islamikotik gaur egunerarte. Metraje luzeko filma onenaren Oscar saietara izendatuta egon zen eta Urrezko Globoetako Hizkuntz Atzerritarreko Filma Onenaren sarira izendatuta egon zen 2008an, besteak beste.