Albisteak

 

Foruko Udalak, herritar guztien beharrizanei erantzuteko eta auzo ezberdinak kontutan hartzeko konpromisoari jarraituaz, Landaberde auzoan umeentzako parkea egingo dau. Gune barriak segurtasun zorua izango dau eta adin ezberdinetara egokitutako txinboak. Herriko beste haurrentzako guneak be barriztuko dira, hauen kasu Atxagas edo San Kristobalekoak.

Foruko Udalak umeentzako parkea egokituko dau Landaberde auzoan. Gune honetako herritarren eskaerari erantzuna emongo jako. “ Geure konpromisoa herritar guztiekaz eta auzo guztiekaz da, horregatik, geure esku dagoen bitartean helburuak betez goaz. Landaberden umeentzako parkea sortzea auzo honi kohesinoa emoteko aurrerapausua da eta bizi kalitatea irabaztea”, azaldu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Umeentzako parkea egiteko lanen aurrekontua 34.000 eurotakoa da. Honako lanak burutuko dira bertan: hormigoizko oinarria bota eta umeentzako segurtasun zorua jartzea. Umeentzako parkearen zorua eta ingurua birrindutako kautxuaz eginda egongo da , haurrek jausi ezkero kolpeak gutxitzeko. Adin ezberdinetara egokitutako txinboak ezarriko dira be.

Lan honegaz batera, Udalak Atxagas eta San Kristobaleko umeentzako guneen txinboak barriztuko dauz eta Elexalde ta Ibarrako umeentzako parkeen zorua barriztu be. Hobekuntza hauen aurrekontua 20.000 eurokoa da.