Albisteak

 

Foruko Udalak, Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planagaz bat eginez, Gaitoka auzoko argiteria barriztuko dau. Guztira 41 argi-puntu jarriko dira, landa gune honen segurtasuna hobetzeko, ernegetikoki eraginkorragoak izateko eta aurrezteko.

Foruko Udalak herriko landa gune eta auzoen argitasuna hobetzeko plan orokorragaz aurrera darrai. Herritarrentzako zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskeintzeko konpromisoagaz eta segurtasuna hobetzeko asmoz, Gaitoka landa gunean kale-argiteria egiteko lanak burutuko dauz. Guztira LED teknologiako 41 argi-puntu ezarriko dira. Argiteri barriak  herrian eraginkortasun energetikoa lortu, igortzen den CO2-a eta argi-kutsadura murriztu, eta elektrizitate fakturan aurrezteari lagunduko dau.

" Foruko bizi-kalitatea hobetzeko eta auzoen arteko desoreka ez egotearen alde egiten dogu udaletxean. Horregatik, irisgarritasuna irabazteko lan egiten dogu, baita herrian ekipamendu sozio-kulturalak izateko, herrian bertan aisialdia sustatzeko, eta argitazpena bezalako funtsezko zerbitzuak izateko be. Argia ezinbestekoa da eta geure auzoek, Foruko auzo guztiek, erdialdekoek zein hurrunago daudenak, Gaitoka hoien kasu, argiztapen egokia izateko eskubidea dute", aipatzen dau Foruko Alkatesak,  Jane Eyre Urkietak.

Udalak Argibide enpresari lizitatu deutse lanak, 97.876,80eurogatik.Lanak bukatzeko epea 45 egunekoa izango da. Inbertzioari aurre egiteko, Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dau %49ko dirulaguntza, Agenda 21eko dirulaguntzen barruan.