Albisteak

 

“Herriko familia askok krisiaren eragina pairatzen dabe eta ezin deutse zerga gehiagori aurre egin. Horregatik, 2015an ez doguz udal tasak eta zergak igoko eta gizarte laguntzak eta udal zerbitzuen kalidadea mantenduko doguz.  Udaletxean burutzen dogun lanaren helburua forutarren ongizatea da. Gizarte laguntzak eta zerbitzuak betidanik izan dira lehentasuna geure udal gobernuan" .

Foruko Udalak herriko bizi kalidadea bermatzearen alde egiten dau eta krisi sasoi hauetan herritarrak laguntzeko lan egiten dau. Helburu honegaz datorren urterako ordenantza fiskalak aprobatu dauz, udal tasak eta zergak izoztuz.

"Herritar guztientzako udal zerbitzuak bermatzea gura dogu eta horretarako baliabideak optimizatu eta gastuari eutsi egiteko lan egiten dogu. Horrela, tasa eta zergen tarifa berberak mantendu ahal doguz etxeko ekonomiari edota Forun lan egiten duten enpresa txikien ekonomiari kalterik ez egiteko eta herriko zerbitzu eskaintza murriztu egin barik", nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Gizarte laguntza eta zerbitzu gehiago

Foruko Udalak, 1994tik beharrizanak dituzten herriko familiak laguntzeko ordenantza erregulatzaile bet dauka, diru sarrera eskasek sortutako egoera ekonomiko zailak leuntze aldera. Krisi orokorreko egoera honen aurrean, laguntza hau sendotu nahi izan du udalak, hobariekaz OHZen edota ura, zaborra eta estolderia tasetan.

.
Laguntza honen onuradunak laguntza eskatu aurretik urte betez Foruan erroldatutakoak; adin nagusikoak; eta diru sarreren eskasia frogatzen dutenak dira, bai eskatzailearena edo familia unitatearena.

Gainera, kalidadezko harrera bermatzeko, hurbila eta herriko nagusien neurrikoa, Foruko Udalak Kalabria Egoitzagaz mantentzen dau hitzarmena. Honen bitartez, herritarrentzako eta Bizkaiko bizilagunentzako plaza publikoak bermatzen dira.  
"Geure herriko nagusiek herrian bertan egoten jarraitzeko beharrezko baliabideak eskeintzea funtsezkoa da. Herriko umeak eta gazteak ezinbestekoak dira geure herriko garapenerako, baina geure nagusiak herriko zimenduak dira", adierazi dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Zerbitzu honen helburua, harreta pertsonalizatua eta integrala eskeintzen dauena, nagusiei bizi kalitatea eskeintzea da, euren autonomia pertsonala sustatu, ekintza ezberdinetan nagusien partaidetza sustatu eta nagusien familia, gizarte, politika eta inguru kulturala mantentzea.