Albisteak

 

Foruko San Inazio jaiak bariku honetan, uztailaren 28an hasiko dira. Egun honetan herriko neska-mutilak protagonistak izango dira, pregoia emon eta txupinazioa botako dabe. Jai egitarauaren barne gustu eta adin guztietara egokitutako jarduerak dagoz. Ez dira faltako rocka, kuadrilen arteko paella txapelkta edota “Erregelak” aurrezkua. Azken honek 36. urteurrena ospatuko da aurton.

Herritar guztiak eta beste herrietatik datozenak be geure jaietan parte hartzera animatzen doguz. Foru herri alaia da, ohiturak bizi egiten doguz bertan, eta hau urtero ikusten da. Jai Batzordeak lan izugarria egin dau gustu eta adin guztietara egokitutako egitaraua diseinatzko. Gure esku dago orain jaiak bakean, harmonian eta giro onean ospatzea. Eta nola ez, errespetuz. Gogoratu “Ez da Ez””, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.
San Inazio jaiak bariku honetan hasiko dira, uztailaren 28ª, umeen eguna ospatuz. 1:00etan herriko neska-mutilek haur-txupine haurtiko dabe eta pregoia emongo dabe. Jarraian, betiko jolasak izango dira, aulki dantza, globoak zapaldu,…eta bitsa be egongo da. Arratsaldean, 17:30etan gorputza astintzeko momentua helduko da, Xaiborren ikuskizunagaz. 21:00etan txupinazo ofiziala eta makailau dasaketa, txistulariekaz alaituta. 23:00etatik aurrera, rocka izango da nagusi, “Rock Gaua”n honako taldeen kontzertuak izango dira: “Bultz”, “Los Zopilotes Txirriaos” eta “Otxabi”ren erromeria.
Zapatuan, uztailaren 29an, jai eguna umeentzako puzgarriekaz hasiko da eta gaztetxoentzako talo tailerragaz 11:00etatik aurrera. Goizean zehar, Kuadrilen arteko paella txapelketaren XII. edizioa ospatuko da. Parte-hartzaileek Urdaibai tabernan emon beharko dabe izena 11:30etan eta paella aurkezpena eta sari-banaketa 14:00etan izango da. Gabaz, 23:00etatik aurrera, rock gaua hasiko da, "The Riff Truckers, “Versus Metal” eta "Bide Batez" taldeekaz.
Domekan, uztailaren 30a, nagusien eguna izango da. 11:00etan Foruko dultzaineruek diana joko dabe. Ondoren, 12:30etan Meza Santua.  Mezaren ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek erakustaldia eskeiniko dabe. 15:00etan nagusiei eskeinitako bazkaria ospatuko da "Landaberde" jatetxean (bertara joateko autobusa irtengo da San Martin Eleizaren aurretik). Eta gabaz Trikizio taldearen erromeria izango da.

Egun nagusian, San Inazio Egunean, uztailak 31, Foruko Txistularien dianagaz hasiko da jaia 11:00etan. Meza Nagusia 12:30etan ospatuko da. Meza ostean, Erregelen XXXVI. urteurrena ospatuko da. Foruko Urdaibai Dantza Taldeak berreskuratutako tradizioa da hau.  Arratsaldean, (19:00h) Mexikoko “Compañía de Danza Folclórica”k eta herriko Urdaibai dantza erakuskaldia eskeiniko dabe.  21:00etan mexikoko musikazaleek “Raza Azteca Mariachi”ren kontzertuaz gozatu ahal izango dabe.  Ondoren, jaiei amaiera emoteko, beti bezala, eleizari buelta emango da.