Albisteak

 

Foruko Udalaren J.M Torrealdai Kultur Etxeak hile honetan 15.urteurrena ospatzen dau, herriko aktibitate kulturalaren ardatz nagusia izanik. Ospakizun hau dela eta, datorren barikuan, apirilak 11, argazki erakusketa inauguratuko da, bertan udal zerbitzu sozio-kultural honetan bizi izandako une ezberdinak agertuz. Erakusketa apirila osoan egongo da ikusgai. 

Foruko Udalak kulturarekiko konpromiso sendoa mantentzen dau eta herriko eta herritarren bizitza sozio-kulturala dinamizatzeko lagungarriak diren jarduerak garatzearen alde egiten dau. J.M Torrealdai Udal Kultur Etxea kultur dinamizazioaz arduratzen da eta hile honetan 15.urteurrena ospatzen dau. Foruko Udalak urteurrena hau ospatuko dau urte hauetan J.M Torrealdai Udal Kultur Etxean burututako ekintza eta aktibitate kultural ezberdinak gogoratuz  argazki erakusketaren bitartez.  

1999ko apirilak 19an Foruko J.M Torrealdai Kultur Etxea martxan jarri zan, herriko jarduera sozio-kulturala dinamizatu eta batzeko lagungarria izateko helburuagaz.  Hamabost urte hauetan Foruko bizitza sozialak eta kulturalak jauzi handia egin dau, ume, gazte zein nagusientzako aktibitate gehiagokin, besteak beste, txangoak, tailerrak, hitzaldiak edota ipuin kontalarien saioak.

Gaur egun J.M Torrealdai  Udal Kultur Etxeak urteko ekintza egitaraua garatzen dau, hile bakoitzeko proposamen kultural ezberdinekin. Forutarrok aktiboki parte hartzen dabe proposatutako ekintzetan eta bertotik eskeintzen diren zerbitzuetaz disfrutatzen dabe. 15 urte hauetan herriko Antzinako Eskolen eraikina Foruko aktibitate kulturalaren gune nagusia bilakatu eta sendotu egin da,  erabilera anitzeko aretoagaz batera.