Albisteak

 

Foruko Udalak euskararen erabilerarako normalkuntzagaz konpromiso sendoa du eta geure hizkuntzaren defentsarako hizkuntz politika tinkoa garatzen dau. Funtsezko helburu hau jarraituz, bariku honetan, abenduaren 5a, euskeraren egunaren ospakizunak (abenduak 3) antolatu dauz.

" Herri euskalduna gara %100ean eta horrela izaten jarraitu gura dogu. Horregatik, udal gobernutik forutarren belaunaldi barriei geure hizkuntzaren balorea erakusteko egiten dogu lan.  Dibertsitatea kontutan hartuta, euskara geure nortasunaren ezaugarri nagusia izaten jarraitzearen alde egiten dogu", nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak. 

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, euskararen erabileraren alde egiteko. 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen eguna ospatu zuen lehen aldiz modu ofizialean.  Foruko Udalak aldarrikapen egun honen ospakizunetara gehitzen da, abenduaren 5erako antolatu dauzen ekintzekaz.

Kultur Etxean 17:45etan postal lehiaketaren sari banaketa burutuko da. Foruko Udalak postal irabazlea erabiliko dau herritarreei aurtongo gabonak zoriontzeko. Lehenengoko hiru hoberenek jasoko dabe saria eta gainontzeko parte-hartzaileek oparitxoa jasoko dabe. Irabazlea Alatz Badiola izan da, bigarren sailkatua Ane Aldana eta hirugarrena Elene Martínez. 18:00etan ipuin kontalaria izango da eta ordu bat beranduago (19:00h) umeentzako marrazki tailerra eskeiniko da. Ospakizuna borobiltzeko herriko Urdaibai Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskeiniko dau. Ondoren txokolatea guztiontzat.