Albisteak

 

Foruko Udalak Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal polilika aktibo, oso, parte-hartzaile eta koordinatua garatzen dau. Konpromiso honi eutsiz, gaur, azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dau. 

"Forun geure herritar guztien bizi kalitatea bermatzeko egiten dogu lan. Besteenganako errespetuzko baloreak erakustearen garrantziaz eta beharrizanaz ohartuta gaude. Guztia genero indarkeria ekiditzeko, batez be, emakumeenganako indarkeraren kontra egiteko. Bardintasun, errespetua eta elkarkidetzako zimenduak dituen herria eraiki gura dogu" nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak. 

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako  Nazioarteko Eguna ospatzen da eta errebindikazio egun hau ospatzeko Foruko Udalak umore espektakulua antolatu dau.

Espektakuluaren izenburua "Al calor del humor en un bar" da eta Esther Uriak eskeiniko dau. Hitzordua, gaur, azaroaren 25a, 19:00etan izango da, Foruko Kultur Etxean. Saioaren aurretik  trikitixa emanalditxoa eskeiniko da.