Albisteak

 

Foruko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dau herrian bardintasuna sustatzeko jarduera kulturalekaz. Azken 100 urteetan izandako bizimoduaren eboluzioa erakusten dauen antzerki emanaldi bat, emakumea honen protagonista izanik, eta bisita kultural bat Gasteizera dira aurreikusitako aktibitateak.

" Bardintasunaren alde aktiboak izatea funtsezkoa da. Udaletxean pertsona guztien artean pertsona guztiekiko errespetoan oinarritzen dogu geure konpromisoa, elkarbizitza on bat komunitate baten bermea eta motorra delako. Forun geure gizartearen garapenean emakumeak duen paperan sinesten dogun eta horregatik emakumearen eguna egun guztietan ospatzeko esfortzua egin behar dogu", azaltzen dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.  

Datorren martxoaren 8an mundu guztian ospatzen da Emakumearen Nazioarteko Eguna.  Hau dela eta Foruko Udalaren Kultura Sailak emakumeari dedikatutako ekintza kulturalak prestatu dauz. 

Martitzenean, martxoaren 8an, Muxikako emakumeen taldearen eskutik antzerki emanaldia eskeiniko da, "Gure Etxe Bakarra" lanagaz. Antzerki honetan azken 100 urteetan izandako bizimoduaren eboluzioa erakusten da. Hitzordua 19:00etan izangoda Tourseko San Martin Eleizan. Sarreraren prezioa 3 eurokoa da eta aurretiaz erosi ahal dira, goizetan Udaletxean eta arratsaldeetan J.M Torrealdai Kultur Etxean. 

Zapatuan, martxoaren 12an, Gasteizera bidaia kulturala antolatu da. Irteera 10:30etan izango da eta Santa Maria Katedrala bisitatuko da. Ondoren, bazkaria Virgen Blanca Jatetxean egingo da. Irteeraren prezioa 35 eurokoa da. Izena emoteko azken eguna martxoaren 10a izango da.