Albisteak

 

Foruko Udalak hasierako onarpena emon deutso herriko urigintzako planeamenduari, irailaren 28an ospatutako Osoko Bilkuran. Foruko etorkizuneko garapenerako oinarriak finkatzea da helburu nagusia, ikuspegi errealistagaz eta indarrean dagoen hirigintza legeari egokituta. Onarpenaren ondoren bi hilabeteko alegazino epea zabalik geratzen da.

  • Ondo neurtutako etxebizitza eskaintza; oinezko ibilbideen sustapena; ekipamendu sozio-kulturalak hobetu; herriko ondare kulturala babestu; eta jarduera ekonomikoetarako lurrak gordetzea dira Foruko HAPOaren zenbait gako.

Herria bezala haztea herritarren gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzutea da. Nortasun kulturala kontutan hartuz eta herriko jarduera ekonomikoa sustatzeko estrategiaren barneko planeamendu iraunkorrari erantzuteko herri eredua gura dogu.  Guztia, taldean hartutako erabakiak errespetatuz. Partaidetza hirigintza diseinuaren prozesuan ezinbestekoa izan da, Forua hobetzeko eta gura dogun herria modelatzeko”, azaldu dau Jane Eyre Urkietak, Foruko Alkatesak. 
Onartutako planteamenduaren berraztertzearen helburuen artean: hiri-lurra loiz-betetzea, landa guneak egokitzea, Arau Subsidiarioak hiri legediari egokitzea, indarrean dagoen araudia 1992.urtekoa dalako.
 
Beraz, planeamenduaren berraztertzea beharrezkoa da, herria hazteko eredua gaur egungo egoerara egokitzeko, etxebizitza eskaintza gaurkotu, Gernika-Markina Gunearen hirigintza estrategian parte-hartzea eta Foruko etorkizunaren oinarriak finkatzea, modu errealistan.
 
1.    Etxebizitza garapenari dagokionez, DOT-eko modifikazioan herrirako aurreikusitako hazkuntza kontutan hartuz eta bere kuantifikazioa, 35 eta 70 etxebizitza bitartekoa, honakoa proposatzen da:
- Hiri-lurraren etxebizitza eskaintza neurrikoa izango da, hau da, 70 etxebizitza. Izan be, HAPOa asmo handiko da gune libretarako eta etxebizitza inguruetako ekipamenduetarako lurrak lortzeko. Etxebizitza eskaintzaren murrizketak planaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa kolokan jartzen dau. Eskaintzaren arabera garatuko dira guneak. Elexaldeko hiri-lurzoruan neurtuko da etxebizitza eskaintza, exekuzio unitateen ordenazioa batzen da planan. Foru babestutako etxebitzitzetarako lurra gordetzeari behartuta egon ez arren, proposatutako etxebizitzetan tasatutako etxebitza batzuk gordeko dira.  
2.    Oinezko ibilbideak sustatuko dira; espaloi barri bat egingo da, errepideko ezkerraldea hobetuz, hondatutako eraikin batzuk daude bertan, eta Kantaleko gune saihestuz, arriskutsua da hau,  bidegorria osotu. 
3.   Ekipamenduen sarea osotuko dogu, Frantzizkotarrak exekuzio unitatean ekipamendu barria eginez eta ekipamendu ludiko kulturalara erreserbatu, Aretoa okupatzen den lurra Kulturetxera gehituz. 
4.   Herriko Ondare Kulturala babestu eta sustatu.
5.  Planeamendu Orokorrak jarduera ekonomikoetarako lurra erreserbatzea aurreikusten dau Landaberden. Herrian jarduera ekonomiko barriak ezartzeko lurra erreserbatzeko borondateari erantzutzen dabe muga hauek, herrira aberastasuna ekartzeko asmoz.
6.   Isolatutako etxebizitzak Gaitoka eta Urberuagako landa guneetan mugatutako partzela eraikigarrietara mugatuko dira, 2 partzela landa gune bakoitzeko.  
 
Planteamenduaren informazio publikoaren sasoian herritarrek egindako iradokizunak kontutan hartuz udal korporazioak hartutako erabakiak hartzen dauz HAPOak. Irizpideak eta helburu orokorrak 2017ko apirilaren 4an Foruko Udalak burutuko Osoko Bilkuran onartutakoak dira. Hemendik aurrera dokumentu bi hilabetez egongo da ikusgai eta epe honetan korporazioak eta erredakzio taldeak alegazioak batuko dabez.