Albisteak

 

Foruko Udalak, bere azken Osoko Bilkuran 2018rako udal aurrekontuen hasierako onarpena aprobatu dau, 1.039.000€tan.  Plangintza ekonomikoak aurtongo bide-orria markatuko dau. Herriko bizi-kalitatea lehentasuna izango da, zerbitzuak bermatuz, kirola eta kulturarako diru-laguntzak eskeiniz edota azpiegiturak egokitu ta Forua hobetzeko benetako inbertsioekaz.

"Forun gero eta hobeto bizi ahal izateko bermeak eskeintzeko lan egiten dogu. Horretarako, aurreikusleak izan behar gara eta udal plangintza ekonomikoan zentimo guztiak ondo neurtu behar doguz. Geure herritarren beharrizanetara adi egoteko ahaleginak egiten doguz, hauengandik hurbil egonez. Geure Gobernu Taldeak Foruko bizi-kalidadea hobetzeari zuzendutako aurrekontua diseinatu dogu.  Horretarako, irisgarritasuna hobetuko dogu, landa bideak barriztuz edota Kantaleko bidegorriaren puntu baltza kenduz, besteak beste. Gainera, geure auzoetako Argiztapena Barriztuteko Tokiko Plana laster bukatuko dogu eta gura dogun herria diseinatzeko plangintzaren erredakzioa be laster amaituko dogu”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkieta.

2018rako udal aurrekontuan herritarren oinarrizko beharrizanei erantzuna emoteko partidak nabarmentzen dira; zerbitzuetako azpiegiturak hobetuko doguz eta HAPOaren ( Hiri Antolakuntza Plan Orokorra) garapen prozesuan aurrera egingo dogu. Zentzu honetan, honen erredakzioa aurton bukatuko da, horretarako 30.492€ gorde doguz. Gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanei egokitutako plangintza izango da. Gainera, bideen inbentarioa egiteko 16.940€ aurreikusi doguz, herriko informazio geografikoaren kalidadea hobetzeko.

Gainera, auzoen kale-argiak barriztuteko partida bat be gorde da. Aurton Atxondoa-Giliz inguruan burutuko dira lanak, 65.000€ko aurrekontuagaz. Argiteria barriztuten dauen azken aurreko landa gunea da. Datorren urtean Baldatikan burutuko da herriko landa guneen argiteria barriztatzeko planagaz amaitzeko.
Herriko irigasrritasuna bermatzeko, tren geralekuaren inguruko parkina egokituko da, gaur egun ez dagoelako ondo aprobetxatuta (inbertsioa: 15.000€).
Herriko bideak konponduko dira be, Gaitoka inguruko asfaltatzea amaituz. Hemen hormigoizko bide-bazterrak egingo dira eta Baldatikarako bidea hobetuko da. Bide-segurtasuna irabazteko, aurton Kantale inguruan dagoen bidegorrian pultu baltza kenduko dogu. Udalak eraikitze proiektua burutzen dihardu.
Aurton be, kaposantuko kapila egokituko dogu. Eta beste urte batez, herriko nagusien etxeetan suteak detektatzeko aparatuen errebisioa egingo da, bateriak aldatuz.

Beste urte batez, herriko familia behartsuei emondako laguntza ekonomikoa mantenduko dau Udalak. Eta herriko dinamizazino sozio-kulturalaren alde egiten dabeen kirol zein kultur elkarteei emondako diru-laguntzen partida be mantenduko da.

Herritar guztiei kalitatezko kultur zerbitzuak eskeintzeko, Gernika-Lumon erroldatutak ez dauden erabiltzaileek bai Santanape kiroldegia erabiltzeko eta baita Segundo Olaeta musika eskolara joateko edota euskera ikasteko Aita Villasante euskaltegia ordaindu beharreko gehigarria ordaintzeko diru-laguntzak mantenduko dauz Foruko Udalak.