Albisteak

 

Foruko Udalak, Uraren Euskal Agentziarekin sinatutako akordioaren bitartez, Urberuaga auzoko Karabi inguruak pairatzen dabezen urpetze arazoak ekiditzeko lanak bukatuko dauz laster. Lanen azken fasean zubi bat eraikiko da eta hauxe ezartzeko karabia inguruaren sarbidea zarratu behar izango da, ekainaren 2tik uztailaren 27ra.

Upeta errekaren gainezkatze arazoek, Karabi inguruan, Urberuaga eta Baldatika auzoetako bizilaguneentzako eragozpen handiak ekarri deutse, baita Errigoti herriko Metxikas auzoko bizilagunentzako be.  Arazo honi irtenbide bat bilatzeko asmoagaz, Foruko Udalak URA Uraren Euskal Agentziarekin sinatu zuen akordioa, Upeta errekaren egokitzapen hidrografikorako proiektua garatzeko.

Upeta errekaren bideratze lanak pasa dan urteko amaieran hasi ziren eta azken fasea bukatzeko fabrika-zubi bat eraikiko da. Hauxe eraikitzeko kotxe zein oinezkoentzako zarratuta egongo da Karabi ingurua, ekainaren 2tik uztailaren 27ra. Baldatika, Armotxerri eta Urberuaga auzoetako bizilagunek Landaberde ingurutik irten beharko dabe. 

Lanen azken pausua da hau eta helburua errekaren gainezkatze arazoekin bukatzea. Lanak honakoak izan dira: eztalperik gabeko areka bat eraiki, bertan urak batu eta bideratuko dira. Orain arte euriteek direla eta ura gainezka egiten zuen lur pribatuetan edota bide publikoetan. Kanalak errekara eramango ditu urak, errekan behera eramanez, inguruaren gainezkatze arazoak ekidituz.

Udalaren kudeaketa lanari esker eraman da aurrera proiektua. Honeri esker inguruak pairatzen zituen uholde arazoei irtenbide bat emateko hain beharrezkoak izan dire lanak burutu dira. " Udaletxean pozik gaude egindako lanagaz, geuretzeko auzoen irisgarritasuna lehentasuna da eta. Lan honegaz, helburuak bete egin ditugu. Gainera, herritar guztiak eskertu gura deutsegu herrirako hain garrantzitsua izan dan proiektua garatzeko eskeinitako laguntzagatik. Eskerrak emon herritarrei ezin estimatuzko kolaborazioagatik eta eskerrak baita euren pazientziagatik izan dabezen eragozpenak pairatzerakoan", azaldu dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak.