Albisteak

 

Foruko Udalak Kultur Etxeak antolatutako 2015-2016 udal ikastaro eta ekintzetan herritarrak parte hartzeko izena emoteko epea zabaldu dau.  Forutarren fideltasuna saritzeko, Udalak aurton be ikastaroen kuota batzuk diruz lagunguko dauz, erroldatutakoei zuzendutako 3x2 eskaintzagaz. Guztiontzako ekintzak antolatu dira, ume zein nagusientzako eskaintza zabalagaz, joste tailerra, zumba klaseak, trikitixa edota umeentzako eskulanak ingelesez, besteak beste.

Udal ikastaroetan partehartzen jarraitzeko herritarrak animatzeko asmoz, Foruko Udalak ekintzen programa zabala prestatu dau 2015-2016 ikastarorako.  Gainera, bigarren urtez Foruko Udalak ikastaro guztietan aplikatzeko kuoten murrizpenarako neurria aplikatuko dau. Udal ikastaroetan parte hartzen dabeen forutarrek hiruhilabetero bi hilabete ordainduko dabe bakarrik, hirugarrena doan izango da.

"Forun geure kultura zaintzan dogu, herria bizirik mantentzen dauelako. Horregatik, ekintza sozio-kulturaletan herritarrak partehartzea sustatzen dogu, Herriko bizitza eta harreman sozio-kulturalak herrian sustatzea da udal gobernuaren helburu garrantzitsu bat da eta horretan dihardu lanean.", nabarmentzen dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak.

Musika protagonista izango da Forun trikitixa tailerragaz, astelehen edo martitzenetan, 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara. Kuota 25€koa izango da erroldatutakoentzat eta 35€ kanpotarrentzat. Musikagaz lotutako beste ekintza bat eguenetan izango da, batukada kurtsoagaz (19:00h.-20:30h.).  Kuota 25€koa izango da erroldatutakoentzat eta 35€ kanpotarrentzat. Gitarra eta kantu ikastaroa be eskeiniko da, 6 urtetik gorakoentzat, martitzenetan 20:00etatik 21:00etara eta egueztenetan 20:30etatik 21:30etara. Prezioa hileko 30€koa da. Gainera, herriko koroan parte hartzeko aukera ere zabalik dago, entseguak eguenean izango da, 20:00etatik 21:30etara.

Kirolari dagokionez, yoga ikastaroa antolatu da astelehen eta egueztenetan 19:00etatik 20:30etara. Prezioa 33 euro erroldatutakoentzako eta 43 euro ez erroldatutakoentzako.  Pilates egitea gustukoagoa dutenek, martitzen eta eguenetan izango dabe aukera, 19:00etatik 20:00etara. Kuota 30 eurokoa izango da eta 40 kanpotarrentzat. Aurton zumba klaseak gehitzen dira, martitzen eta eguenetan 19:00etatik 20:00etara. Prezioa  30 € erroldatutakoentzako eta 40€ ez erroldatutakoentzako.

Etxeko txikiei zuzenduta, psikomotrizitate klaseak antolatu dira 3 eta 4 umeentzako, urria, azaroa eta abendurako. Eguenetan eskeiniko dira klaseak 17:15etatik 18:00etara. Prezio hileko 18 eurokoa da. Intro Psikoskate eta Skate klaseak be eskeiniko dia 5 eta 15 urte bitarteko umeentzako. Klaseak eguenetan emango dira 18:00etatik 19:00etara. Prezioa hileko 20eurokoa izango da.

Gainera, umeei zuzendutako eskulanak ingelez egiteko ikastaroa jarriko da martxan, bi aukera eskeiniz.  3 eta 4 urte bitarteko haurrentzako klaseak astelehentan 17:30etatik 18:30etara eta 5 eta 6 urte bitarteko umeentzako klaseak egueztenetan 17:30etatik 18:30etara. Kuota 15 euro erroldatutakoentzat eta 25 kanpotarrentzak izango da.

Joste kurtsoa antolatu da be bai, egueztenetan, 18:00tatik 20:00tara. Hileko kuota ikastaro honetan 15 eurokoa izango da eta 25 ez erroldatatutakoak.

Ikastaro gehienak martxan jartzeko 6 pertsonetako gutxieneko kopurua bete beharko da. Kurtsoa urriaren 5ean hasiko da. Apuntatzeko azken eguna irailaren 30a da.