Albisteak

 

Foruko Udalak, herritarrekaz bat eginez, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatzeko prozesuan aurrera egin gura dau. Prozesu honetan forutar guztiak inplikatzeko asmoz, datorren martitzenean, martxoaren 15ean, HAPOren gaineko lehen informazio bilera partizipatiboa ospatuko dau. Hitzordua 19:00etan izango da udaletxeko Batzar Aretoan.

Herriko garapen orekatua lortzeko eta forutarren gaur egungo zein etorkozineko beharrizaneei erantzuteko giltzarri gisa, HAPOren (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) prozesua garatzeko Foruko Udalak prozesu gardena eta parte-hartzailea planteatzen dau. Hau kontutan hartuta, ezinbestekoa da herritarrak HAPO bat diseinatzea zertan datzan eta zer suposatzen duen ezagutzea eta prozesu guztian agente dinamizatzaile gisa jokatzen dabeen paperaren gainean ohartaraztea. "Foruko HAPOren planteamendua herritar guztien neurrikoa izateko eta hauen itxaropen eta beharrizanei erantzuteko, guztiok parte hartzea ezinbestekoa da. Horrela geure herria hazteko adostutako euskarri sendoak jarriko doguz", adierazi dau Jane Eyre Urkietak, Foruko Alkatesak.

Prozesua aberasgarria eta eraginkorra izateko garrantzitsua da adituen asistentzia teknikoa izatea. Foruko HAPOaren erredakzioa burutuko duen ekipo teknikoak, ARRUTIARK SCP enpresak, behar diren azalpen eta orientazioa guztiak eskeiniko dauz, guztion ideiak eta ekarpenak behar diren moduan lantzeko. Lehen bilera informatiboan, Hiri Antolamenduko Plan Orokor bat zer dan azalduko dabe, zeintzuk diren honen funtzioak eta helburuak eta nori dagoen zuzenduta.

Hitzordua martitzenean izango da, martxoaren 15ean, 19:00etan Udaletxeko Batzar Aretoan.