Albisteak

 

Udalak nagusiei zuzendutako urtarriletik aurrera gauzatuko diren kurtso berriak antolatu ditu, herritarren garapen pertsonala eta ongizatea bultzatzeaz gain, auzotarren harremanak indarzte aldera.

Kultura gastronomikoa gure izaeraren zutabeetako bat da, horregatik, Foruko udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu du helduentzat. Kurtsoa urtarrilean gauzatuko da, astelehenetan arratsaldeko 18:30etatik 20:30ra, Muinogorri Txokoan. 

Bestalde, udalak bizitza osasungarri bat eramateko ariketa fisikoaren abantailak kontuan hartuz, eta gabon jaien ondoren askorentzat fisikoa zaintzea lehentasun bat dela jakinez, pilates ikastaroa antolatu du, urtarriletik ekainera iraungo duena. Kurtsoa astearte eta ostegunetan izango da. Goizean 11:30etatik 12:30etara edo arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara.

Bi kurtsoen prezioa berdina da.30 euro hilean herrian erroldatutakoentzat eta 40 euro beste guztientzat. Kurtsoak aurrera ateratzeko gutxienez sei pertsonako taldea eratu beharko da.