Albisteak

 

Auzotar maiteok:

Dakizuenez Foruko Udala Hirigintza Antolatzeko Plan Orokor berria lantzen ari da.

Lehenengo fasea bukatu ondoren, hau da, Diagnostiko eta Pre-Aurrerakina, denon eskuragarri dugu Aurrerakinaren dokumentua. Bertan, Foruko herria garatzeko aukera ezberdinak agertzen dira.

Dokumentu hau jendaurrean egongo da bi hilabetez, eta bere edukia hobeto ulertzeko baita denon partaidetza errazteko ere, egutegi bat prestatu dugu aukera anitzekin.

PARTEHARTZEA: EGUTEGIA

Formakuntza-informazio hitzaldia. Aurrerakinaren dokumentua.

  • 2016ko abenduak 15 19:00 Udaletxean / Ayuntamiento

Partehartze jardunaldia. Espazio publikoa, ingurumena, mugikortasuna, etxebizitza eta ekipamendu publikoak.

  • 2017ko urtarrilak 10 18:30 Udaletxean/ Ayuntamiento

Jendeaurreko esposizio apean laguntza teknikoa.
(Aurretiazko hitzordu bidez kudeatuko dira Udaletxeko idazkaritzan)

  • 2016ko abenduak 15a 16:30-18:00 h. Udaletxean
  • 2016ko abenduak 22a 18:00-20:00 h. Udaletxean
  • 2016ko abenduak 28a 12:30-14:30 h .Udaletxean
  • 2017ko urtarrilak 12a 18:00-20:00 h..Udaletxean
  • 2017ko urtarrilak 19a 15:30-17:30 h. Udaletxean
  • 2017ko urtarrilak 26a 18:00-20:00 h .Udaletxean
  • 2017ko otsailak 2a 15:30-17:30 h .Udaletxean