Albisteak

 

Azken hilabeteetako euri urriak direla eta, ur hornikuntzarako eskuragarri dauden baliabide hidrikoak erabat gutxitu dira gure eskualdean.

Arrazoi hau dela tarteko, gaurtik aurrera eta kontrako abisurik ematen ez den bitartean, debekatu egiten da sareko ur edangarriarekin hurrengo erabilpenak egitea:

  • Lorategi, ortu eta parkeen ureztatzea
  • Autoen garbiketa
  • Igerilekuak betetzea
  • Bestelako luxuzko erabilpen oro

Guztion onerako debeku hau errespetatzea eskatzen da.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Busturialdeko Ur Patzuergoa