Albisteak

 

Helburua
Programan parte hartzen duten langabeak lan munduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta.

Norentzat
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako pertsona langabeak.

Edukia
Programa honako faseetan egituratuta dago:

  • I. Fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete 1).
  • II. Fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete).
  • III. fasea: enpresa eraikitzea eta jarduera abian jartzea.

I. eta II. faseetan, partaideek 350 €ko diru-laguntza jasoko dute hilean.

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Inskripzioa: Foruko Udaletxean

Inskripzioaren epea: Urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra

Informazio telefonoa: 94 625 51 80

Atxikitu behar den dokumentazioa:

  • Curriculum Vitae
  • NANaren fotokopia
  • Erroldatze ziurtagiria
  • Lanbidek langabezian emandako denborari buruz egindako ziurtagiria

 Kartela ikusi (PDF 821KB)